im

Jarduerak

 

Gozatu Donostiako eta inguruko ekintza dibertigarrienekin!

La Perla Talasoterapia

La Perlako Talasoterapia Zentroa Donostiako Belle Époque hiriak oraindik gordetzen duen ikurretako bat da. Duela mende bat baino gehiago, Maria Kristina erreginak hemen ezarri zuen bere opor-zentroa. Hemen gozatu zuen itsas bainuez inguru pribilegiatu batean, Kontxako badian.

Gaur egun, Europako talasoterapiako hirigune handienetako bat da, Kontxako badiaren erdi-erdian. Itsasoko ura da benetako erlaxatzeko eta sasoian jartzeko terapia lortzeko bidea. Erabateko ongizate-zentroa, programa fisikoak, kirol-programak, programa terapeutikoak, erlaxazio-programak eta edertasun-programak eskaintzen ditu.

La Perla bixitatzea ezinbesteko esperientzia da Donostiako errealitatea eta onurak ezagutu nahi dituen ororentzat.

Prezioak

Talasoterapia Zirkuituko sarrera (2 ordu):

  • Orokorra: 35 € % 15eko deskontua Donosti Cup Card-ekin (29,75 €)
  • Gaztea (16 urtetik 25era): 28 € % 15eko deskontua Donosti Cup Card-ekin (23,1 €)
  • Haurra (6-15 urte): 23€ % 15eko deskontua Donosti Cup Card-ekin (19,55 €)
  • Masajeak eta banakako osasun, relax edo edertasun tratamenduak (prezioak kontsultatu) % 10 deskontua Donosti Cup Card-ekin

Informazio gehiago

perla

Chillida Leku

Chillida Leku museo berdingabea da, artelan handi gisa sortua. Bertan, arteak eta naturak euren kabuz egiten dute bat, modu naturalean. Eskulturak paisaiarekin bat egiten dute, betitik izango balira bezala haren parte. Lorategian, pagoak, haritzak eta magnoliak altzairuzko eta granitozko eskultura monumentalekin batera bizi dira, elkarrekin; ingurumenarekin elkarrizketa perfektua izateko moduan kokatuta daude eskulturak.

Prezioak

  • Orokorra: 14€ 50%eko deskontua Donosti Cup Card-ekin (7€)
  • Gaztea (8-18 urte): 7€
  • Haurra (8 urtetik behera): 0€

Informazio gehiago

chillida

Zurriola surf eskola 

Zurriola Surf Eskolan, lagunekin pasatzeko beste aukera bat diseñatu dute, Donostiako Zurriola hondartzan, surf eginez. Talde handiei jarduerak eskaintzen adituak dira, bezeroen itxaropenak eta nahiak betez. 

Taldeentzako eskaintza hau, Donosti Cup-en parte hartzen duten eta hemen egongo diren denboraldian disfrutatzeko alternatiba desberdin eta dibertigarria bilatzen ari diren klubei zuzenduta dago. Eskaintza honek, gure kostako hondartzarik hoberenetako batean surfeatzeko aukera eskeiniko die, seguratsun, dibertsio eta abenturaz beteta. Pertsona guztiak ondo zaintzeko, EHSF eta FESURFING-nek emandago titulu ofiziala daukaten begiraleak izango dituzue eskuragarri. 

Taldean surfeatzea dibertigarriagoa da, aprobetxatu eta ikasi ezazu surfeatzen zure taldearekin!

Prezioa:

1h30 ko sesioa: 40€ 10% deskontua Donosti Cup Card-ekin (36€). 

Prezioan surf taula, neoprenoa, aldagelen eta dutxen erabilera, takilak, istripu-aseguruaren estaldura eta RC-a daude barne. Parte-hartzaileak bainujantzia eta toaila eraman behar dute. 

Gehiago ikusi

 

Zurriola

Donostia Laser Parkea

Jarduera indoor zirraragarri eta adrenalinaz betearen bila zabiltza Donosti Cup-ean gozatzeko? Ez gehiago bilatu! Laser Tag partida bat aukera perfektua da azken belaunaldiko izpi infragorriekin borroka esperientzia bakar bat bizitzeko. Estrategia eta ekintza mundu batean murgilduko zara, borroka simulatu batean murgilduz. Laser Tag partidak 20 minutu irauten dute, gutxienez 6 eta gehienez 26 lagunentzat. Jokatzeko ez da aldez aurreko esperientziarik behar, baldintza bakarra 8 urtetik gorakoa izatea da.

Prezioak*

  • 1 partida: 10 €/ pertsona
  • 2 partida: 17 €/ pertsona
  • 3 partida: 23 €/ pertsona

Talde eta familientzako deskontuak

  • % 15eko deskontua 12 pertsonako taldeentzat
  • % 20ko deskontua 12 pertsona baina gehiagoko taldeentzat
*Ekainaren 28tik, ostirala, uztailaren 7ra, igandea, Donosticup Card taldearekin

Erreserbatu
 

laser

Donostia Hiria Katamarana

Donostia ezagutzeko modu paregabea bilatzen duzu? Donostia Hiria Katamaranak 1967az geroztik eskaintzen ditu paseoak itsasontziz Donostiako badian eta kostaldean. Esperientziak hiriaren ikuspegi panoramikoak biltzen ditu itsasotik, tokiko historiari eta kulturari buruzko doako audio gidarekin batera. Erlaxatzeko edo esploratzeko aukerekin, jarduera herrikoia da Donostian.

Prezioak

Katamaranaren alokairua Donosti Cupeko taldeentzat

  • 0-30 pertsona: 400€ + %10-eko BEZa
  • +30 pertsona: 500€ + %10-eko BEZa

Informazio gehiago

foto

Monte Igueldo jolas-parkea

Haur eta nagusientzako aisialdi eta dibertsiorako gunea. 20 atrakzio era guztietako sentsazioak probatzeko: bizi ezazu Suitzako Mendiaren emozioa, Labirinto Handian sartu edo lehiatu zure lagunekin trebetasun-jolas dibertigarrietan. Ausartenentzat, "Canopy Donosti Aventura"-ren tirolinak eta erronkak derrigorrezko bisita dira. Donostiak Igeldo menditik duen panoramika mundu osoan ezaguna den irudia da, eta "Gastro-Bar Nueve Leguas" tabernako terrazan pintxo bat hartuz badiaren gaineko ikuspegiez gozatzea esperientzia ahaztezina da.

100 urte baino gehiagoko historia duen funikularra da Igeldo mendira igotzeko modurik ezagunena. Egurrezko bagoiek denboran zehar garraiatuko zaituzte, duela hamarkada asko kasinoko eta dantzalekuko bisitariek erabiltzen zituzten berberak baitira.

Prezioak

  • Funikularreko joan-etorriko txartela + jolas parkerako sarbidea: 4,50 €/ pertsonako % 45eko deskontua Donosti Cup Cardekin (2,50 €/ pertsonako)

Informazio gehiago

monte igueldo

WoWPark

Visita el parque de aventuras más grande de la Costa Vasca, situado a solo 20 minutos de Donostia-San Sebastián. Con la entrada WoWPark podrás disfrutar de más de 25 actividades ilimitadas, desde cabañas en los árboles hasta toboganes verticales y tirolinas, el parque ofrece diversión para todas las edades, a partir de los 2 años. También ofrecen bajo reserva partidas de ArcherieTag, una combinación de tiro con arco y paintball, y para los que prefieren explorar la zona, Troi Trott ofrece actividades guiadas con patinetes eléctricos entre las montañas y el océano. 

Precios

  • Entrada Family Park*: 16€ 25% descuento con Donosti Cup Card* (12€)
  • Entrada Archerietag (1h): 25€
  • Entrada WowPark + Archerietag (2h): 30€
*Entre 2 y 102 años

 

Ver más

wow

Euskadi Turismo de Novela

Bisita gidatu paregabeak, nobeletan aurkitzen ditugun paisaietatik, literaturan oinarrituta. Pasaiako (San Pedro eta San Juan) bisitak, idazle ezagun, Ibon Martin eta Dolores Redondo-re, bi nobeletan zentratzen dira. Donostiako bisita, hirian girotzen diren, poliziar eta thriller motako hamar bat nobeletan oinarrituta dago, eta, bertan grabatutako pelikuletan ere bai. Literatura gustuko ez duten eta zerbait normalagoa nahi duten pertsonentzako egokitu daiteke.

Prezioak:

  • Pasaia bisitatzea: 18€ 
  • Donostia bisitatzea: 16€ (20 pertsonako taldeentzako 12,1€ )
  • Pasaia bizitatzea + itsaontzian badiatik ibilbidea (mínimo 15 pertsona): 24,2€ ( 20 pertsonako taldeentzako 18,15€) 

Beste bide eta gidari zerbitzu pribatu edo premiumak kontsultatzeko..
Gehiago Ikusi

Pasaia

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO