Kursaaleko terraza20:00h-01:00h
Donosti Cup Festa partaideek gehien desiatzen duten momentuetako bat da. Aste osoa lehiatzen pasa ondoren, milaka haur eta gazte elkartzen dira Kursaal-eko Terrazetan, itsasotik gertu eta Donostiko zubi famatuen ondoan dagoen leku esanguratsuan.
Agertoki handi batetik bertako Dj batzuek txapelketari merezi duen agurra ematen diote. Bertan sortzen den festa giroak herrialde desberdinetako pertsonen arteko harremanak ahalbidetzen ditu.
Alkoholik gabeko festa bat da eta Erakundearen esku geratzen da sarrera baimena.