Donostiako irudirik ezagunena eta, hala ere, beti harrigarria maskor itxurako badia da, munduan ikus daitekeen ederrenetakoa. Donostia Euskal Herriko gune kultural eta turistiko garrantzitsuenetakoa da. Zalantzarik gabe, 180.000 biztanle dituen hiri honek liluraturik uzten du bertara hurbiltzen den edonor, guztientzako baititu alderdi erakargarriak.
Kantauri itsasoaren ertzean, mendi orlegiz inguratuta, Donostia zentzumenak ernaltzen dituen hiri atsegina da. Hiriaz konta daitekeen oro motz gelditzen da bertako paisaia paregabeaz gozatzearen ondoan eta bere kale eta berdeguneetan ibiltzearen edo ospe ondo merezia duen bertako sukaldaritza dastatzearen ondoan.