1994an, txapelketaren hirugarren edizioan, dei bat jaso genuen, eta gauza asko birplanteatu genituen. Peruko akademia bat, Cantolao akademia, Bartzelonara joan zen txapelketa batean parte hartzera, baina Bartzelonara iristean jakinarazi zieten txapelketa bertan behera geratu zela talderik ez zegoelako. 40 jokalari inguru ostaturik gabe geratu ziren, eta jarduerarik gabe aste oso batez. Norbaitek gure txapelketaz hitz egin zien, eta parte hartu ahal izatea eskatu ziguten, ezer ordaintzeko dirurik ez zuten arren. Oso denbora gutxi geratzen zen, baina ikastetxe batean ohatze batzuk jarri genizkien, eta egutegia aldatu genuen bi taldeek urte hartan Donosti Cup txapelketan parte hartzeko aukera izan zezaten. Heltzean erakutsitako emozioa, eta agurtzerakoan emandako besarkadak oso barrura iritsi zitzaigun, eta harrezkero baliabiderik gabeko 50 talde baino gehiago lagundu ditugu, besteak beste, Sierra Leona, India, Mendebaldeko Sahara, Zambia, Mozambike, Nepal, Palestina, Ukraina, El Salvador eta Boliviako taldeak. Konpromiso hori sarituz, UNICEF Sari Nazionala eta Iberdrola SuperA Saria jaso ditugu, besteak beste.
Konpromiso hori sendotzeko eta gure ekintzak zabaltzeko, "Donosti Cup Munduan" bekak aurkezten ditugu. Beka hauek futbola gizartea eraldatzeko tresna gisa erabiltzen duten taldeei zuzenduta daude, eta Donosti Cup 2025 txapelketan emakumezkoen eta gizonezkoen talde baten partaidetza-gastu guztiak estaliko dituzte.
Nor aurkeztu daitezke?
Irabazi-asmorik gabeko erakundeetako futbol-taldeak, hala nola futbol-klubak edo gobernuz kanpoko erakundeak, futbola beren komunitateetako bizimodua hobetzeko tresna gisa erabiltzen dutenak.
Nola aurkeztu hautagaitzak
Beketako bat eskuratzeko, urrats hauek jarraitu behar dira:
- Oinarriak deskargatu hemen.
- Memoriaren txantiloia deskargatu hemen.
- Bete jarrain dagoen formularioa eta ziurtatu betetako memoria erantsi duzula zure eskaera formalizatzeko.
Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 1etik azaroaren 1era bitartekoa da.