1. - Zein taldek har dezakete parte?
Donosti Cup txapelketan parte hartu ahal izango dute futbol talde federatuek, Gipuzkoako Foru Aldundiak baimendutako futbol eskolek, teknifikazio akademiek, lurralde edo nazioko selekzio ofizialek, kirol kudeaketarako erakundeek eta ikastetxeek*. Erakunde horiek legez eratuta egon behar dute eta inskripzioa egiteko unean IFZ bidali beharko dute atxikita. Beraz, ez da onartuko txapelketan parte hartzeko bakarrik osatutako talderik, baldin eta lehen aipatutako erakundeetako batekoak ez badira.
*Ikastetxeak izaera bereko ekipoekin bilduko dira lehenengo fasean.
2.- Zenbat ekipo inskribatu ahal izango ditu erakunde bakoitzak?
Partaidetza ahalik eta askotarikoena eta berdintasunezkoena izan dadin, ondorengoa ezartzen da:
- Mutilen kategoriak: erakunde bakoitzak 10 talde inkribatu ahañ izango ditu (gehienez 2 talde F11 kategorietan eta 3 talde F8 kategorietan)
- Nesken kategoriak: erakuntde bakoitzak 16 talde inskribatu ahal izango ditu (gehienez 4 talde kategoria bakoitzean)
3.- Zenbat jokalari inkribatu ahal izango ditu talde bakoitzak?
Talde bakoitzak gutxienez 13 jokalari inskribatu beharko ditu futbolean 11 eta 10 jokalari futbolean 8. Ez dago gehieneko jokalari-mugarik talde bakoitzeko, baina partida bakoitzerako, aktan sartu ahal izango dira futbolean gehienez ere 20 jokalari 11 eta futbolean 16 jokalari 8.
4.- Plaza mugatuak
Futbol zelaien kopuruaren arabera, antolakuntzak gehieneko kupo bat ezarri du parte hartzen duten taldeentzat, eta, behin kupo horretara iritsita, itxaron-zerrenda hasiz itxiko dira inskripzioak.
5.- Onartzeko eskubidea
Donosti Cup-ek onarpen-eskubidea gordetzen du, kiroltasunarekin eta bizikidetzarekin lotutako ataletan ezarritako arauak une oro betetzen direla bermatzeko.
6. Ordainketak egiteko epeak
- Lehenengo ordainketa: 20€ pertsona bakoitzeko 5 eguneko epean. Ordainketa hori aipatutako egunean jasotzen ez bada, erreserba ezeztatu egingo da. Aurrerakin hori kendu egingo da azken ordainketa egiterakoan.
- Azken ordainketa: 45€ jokalariko eta 12€ entrenatzaileko, ekainaren 1a baino lehen.
7. Ordaintzeko modua
Ordainketak txapelketaren kontu ofizialera banku-transferentzia eginez egin beharko dira. Kontu horretako datuak txapelketaren inskripzio formala jaso eta baliozkotzen denean emango dira.
8. Ezeretze gastuak
- Ekainaren 1era arte: Partaidetza-kuotaren itzulketa osoa.*
- Ekainaren 1etik 20ra: Parte hartzeko kuotaren itzulketa osoa, medikuaren frogagiriarekin bakarrik.
- (*) Oharra: Ekainaren 1etik aurrera, talde baten partaidetza osoa bertan behera utziz gero, talde bakoitzeko 300 €-ko baliogabetze-gastua aplikatuko da.
9. Data garrantzitsuak
- Izena emateko epea: apirilak 1-etik aurrera
- Aurrerakinaren ordainketa: izen ematea baieztatu eta 5 eguneko epean
- Azken ordainketa: Ekainaren 1a baino lehen
- Teknikari eta jokalarien izen-ematea: Ekainaren 1a baino lehen
- Akreditazioak ematea eta adinaren kontrola: Uztailak 5, larunbata
- Txapelketaren hasiera: Uztailak 7, astelehena
- Inaugurazio ekitaldia: Uztailak 8, asteartea
- Finalak: Uztailak 12, larunbata, eta Uztailak 13, igandea
- Txapelketaren amaiera: uztailaren 13an, 15:00etan