B19 | 2006-1-1 ondoren jaiotakoak | 11ko futbola |
B16 | 2009-1-1 ondoren jaiotakoak | 11ko futbola |
B15 | 2010-1-1 ondoren jaiotakoak | 11ko futbola |
B14 | 2011-1-1 ondoren jaiotakoak | 11ko futbola |
B13 | 2012-1-1 ondoren jaiotakoak | 11ko futbola |
B12 | 2013-1-1 ondoren jaiotakoak | 11ko futbola |
B12 | 2013-1-1 ondoren jaiotakoak | 8ko futbola |
B11 | 2014-1-1 ondoren jaiotakoak | 8ko futbola |
B11 Friendly | 2014-1-1 ondoren jaiotakoak | 8ko futbola |
G19 | 2006-1-1 ondoren jaiotakoak | 11ko futbola |
G16 | 2009-1-1 ondoren jaiotakoak | 11ko futbola |
G14 | 2011-1-1 ondoren jaiotakoak | 11ko futbola |
G12 | 2013-1-1 ondoren jaiotakoak | 11ko 8ko futbola |
G12 Friendly* | 2013-1-1 ondoren jaiotakoak | 8ko futbola |
* "Friendly" kategorietan 5 lagunarteko jolasten dita. Ez dira emaitzak argitaratuko eta ez dago play off-ik. Antolatzaileek kategoria bertan behera uzteko eskubidea izango dute apirilaren 1a baino lehen, 6 taldek baino gehiagok izena eman ez badute.
Baimen bereziak
5.1. Baimendutako adinetik gorako jokalariak
- B19, G19, B17, B16 eta B15 kategorietan, partida bakoitzean, kategoriaren adina baino urtebete lehenago jaiotako 2 jokalari deitu ahal izango dira gehienez.
- G16 kategorian, partida bakoitzean, kategoriaren adina baino urtebete lehenago jaiotako 5 jokalari deitu ahal izango dira gehienez.
- Futboleko kategorietan EZIN izango da kategoriari dagokion adina baino zaharragorik deitu.
5.2. Nesken parte-hartzea mutilen kategorietan
Neskek mutilen kategorietan parte hartu ahal izango dute 14 urtera arte, betiere izena eman nahi duten kategoriarako eskatzen den adina betetzen badute. Hala, neskek ezin izango dute B15, B16 eta B19 mailetan parte hartu.
5.3. Baimen berezien eskaera
Baimen berezi bat eskatu ahal izango da ezarritako adin- edo genero-baldintzak betetzen ez diren kategoria batean parte hartzeko, betiere jokalariaren eskualdeko federazio eskudunaren baimena izanda. Horren barruan sartzen dira, besteak beste, haur goiztiarrak, desgaitasun intelektuala edo fisikoa duten pertsonak eta genero-trantsizioko prozesuan dauden pertsonak.