
Irekiera Ekitaldia
Zeremonian ordezkaritza parte-hartzaile guztien desfilea izango da
Bizitza osorako oroitzapena!
Inaugurazio Ekitaldia, zalantzarik gabe, asteko ekitaldirik garrantzitsuena eta zirraragarriena da. Ordubeteko ikuskizuna da, 15.000 pertsona baino gehiago biltzen dituena eta giro paregabea sortzea lortzen duena.
Unerik nabarmenena, urtero bezala, parte hartzen duten ordezkaritzen desfilea izango da. Klub bakoitzeko talde batek bere herrialdearen edo eskualdearen ordezkari gisa desfilatuko du, eta gehienez 20 jokalarik eta entrenatzaileek parte hartuko dute. Gainera, zeremonian musika emanaldiak, dantzak eta argi eta soinu ikuskizuna izango dira.
Sarrerak webgune honen bidez jarriko dira salgai ekainean. Aurrez aurre, ekitaldiaren egunean bertan ere erosi ahal izango dira sarrerak, 2 ordu lehenago hasita.
Parte hartzen duten taldeek eta Erakundearen bidez ostatua erreserbatu duten senideek doako sarrera dute beren zerbitzu-paketean.
Ikusleentzako sarreren prezioak (maiatzan):
- Orokorra (15 urtetik gorakoentzat):
- Haurrak (4-15 urte):
- Real Sociedad-eko bazkideak:
- Premium:
- VIP + CATERING: