1. Txapelketaren arautegia
FIFAk eta Espainiako Federakuntzak ezarritako arauetan oinarritutako txapelketa da.
2. Taldeen jatorria
Donosti Cup txapelketa irekikoa eta parte- hartze askea da, non futbol klubak, futbol ikastolak, teknifikazio akademiak, lurralde eta nazioko selekzioak eta Hezkuntza Zentroak parte har dezaten. Klub bakoitzak gehienez 2 talde inskribatu ahal izango ditu 11ko futboleko maila bakoitzean eta gehienez hiru talde 8ko futboleko maila bakoitzean.
3. Txapelketa sistema
Taldeak 4 edo 5 taldeko multzoetan banatuko dira. Talde horiek itzuli bakar bateko ligaxka jokatuko dute elkarren artean. Partida hauek hiru edo lau egunetan jokatu daitezke. Multzo bakoitzean lehenengo eta bigarren geratzen direnak Txapeldunen ligarako sailkatuko dira. Multzo bakoitzeko hirugarrenek eta laugarrenek Play Off B fasea jokatuko dute. Egutegiak behartuta, 5 taldetako multzo batek bi partida joka ditzake egun berean. 5. sailkatua kanporatua izango da.
Partiden puntuazioa
11ko futbola
- Irabazitako partida: 3 puntu.
- Berdindutako partida: 1 puntu.
- Galdutako partida: 0 puntu.
8ko futbola
- Irabazitako denbora: 2 puntu.
- Berdindutako denbora: 1 puntu.
- Galdutako denbora: 0 puntu.
Partiden iraupena
11ko futbola
- 2 x 25 min.
8ko futbola
1.Fasea (Liga)
- 2 x 15 min + 1x20 min.
2. Fasea (Kanporaketak)
- 2 x 25 mins
Atsenaldien iraupena
11ko futbola
- 4 min. Atsenaldi guztiak zelaian bertan egingo dira.
8ko futbola
- 1 min. Atsenaldi guztiak zelaian bertan egingo dira.
4. Mailen zatiketa
Mutilak
B25 1999-1-1 ondoren jaiotako mutilak
B19 05-1-1 ondoren jaiotako mutilak
B16 08-1-1 ondoren jaiotako mutilak
B15 09-1-1 ondoren jaiotako mutilak
B14 10-1-1 ondoren jaiotako mutilak
B13 11-1-1 ondoren jaiotako mutilak
B12 12-1-1 ondoren jaiotako mutilak
B11 13-1-1 ondoren jaiotako mutilak
B10 14-1-1 ondoren jaiotako mutilak
B9 15-1-1 eta 15-12-31 bitartean jaiotako mutilak
Neskak
G25 1999-1-1 ondoren jaiotako neskak
G19 05-1-1ondoren jaiotako neskak
G17 07-1-1ondoren jaiotako neskak
G14 10-1-1 ondoren jaiotako neskak
G12 12-1-1 ondoren jaiotako neskak
G10 14-1-1 eta 15-12-31 bitartean jaiotako neskak
Adinaren kontrola
Txapelketako jokalari guztiak eskumuturreko batekin identifikatuko dira, eta pasaportea edo nortasun-agiria erakutsi ondoren, haien jaiotza-urtea egiaztatuko dute, kolorearen arabera.
Partida bat jokatzeko derrigorrezkoa izango da eskumuturrekoa edukitzea. Jokalarien eskumuturreko guztiak partida bakoitza hasi aurretik egiaztatuko dira.
Jokalariren batek eskumuturrekoa galtzen edo hausten badio, bere nortasuna eta adina egiaztatu beharko ditu berriro edozein zelaitan, eta 5 euro ordaindu. Eskumuturrekoa partida bat jokatuz hautsiko balitz, doan berregingo litzateke.
5. Baimen bereziak
a) Adinak
B25 eta G25 mailetan aurreko urteetan jaiotako hiru jokalari inskribatu ditzakete.
B19, B16, B15, G19 eta G17 mailetako taldeek aurreko urtean jaiotako bi jokalari inskribatu ditzakete.
B14, B13, B12, B11, B10, B9, G14, G12 eta G10 mailetan ez da adinaren gorako jokalaririk onartuko.
b) Maila mixtoak
B9,B10, B11 eta B12 mailetan neska taldeek eta talde mistoek parte hartu dezakete adin urteak betez gero. Ez dago neska diren jokalarien mugarik deialdietan
Mutilek ezin dute nesken mailetan parte hartu.
c) Hainbat mailetako parte-hartzaileak
Baimenduta dago txapelketan inskribatuta dagoen jokalari batek klub bateko bi edo talde gehiagotan jokatzea, 12. artikuluan aipatzen den araua betetzen den bitartean: maila desberdinetan jokatzea eta izen emate prozesua jarraitzea. Jokalari batek ezingo du inola ere kategoria berdineko bi talde ezberdinetan jokatu, nahiz eta klub berdinekoak izan.
6. Sailkapenerako irizpideak
Futbol 11
1.Fasea (Liga)
Azken sailkapenean puntuen berdinketa baldin badago bi edo talde gehiagoren artean, hauek izango dira jarraituko diren irizpidean:
- 1. Golaverage partikularra. Berdinketa eduki duten taldeen jokatutako partiduen emaitza.
- 2. Golaverage orokorra. Eduki dituzten golen aldea, bai aldekoak eta bai kontrakoak, ligan jokatu diren partidu guztiak batuta. (*)
- 3. Fair play edo koefiziente guxtieneko zigor disziplinarioak (11. Puntua)
- 4. Aldeko gol gehienak, ligan sartutako guztiak kontutan izanda .
- 5. Zozketa informatikoa
(*) Hirukoteko berdinketa egon ezkero, ez dira kontutan izango beste taldeekin izandako golak.
2. Fasea (Kanporaketak)
Azken faseko partiduak berdinketarekin amaitu ezkero, penalti jaurtiketen bidez erabakiko dira, FIFAren arauen arabera. Ez da luzapenik egongo.
Futbol 8
1.Fasea (Liga)
Azkeneko sailkapenean bi edota talde gehiagoren artean puntuen berdinketa badago, jarraituko diren irizpideak hauek izango dira:
1. Golaverage partikularra. Berdinketa duten taldeek lortutako puntuak. (*)
2. Fair play edo koefiziente gutxieneko zigor diziplinarioak.
3. Zozketa informatikoa
(*) Hirukoteko berdinketa egon ezkero, ez dira kontutan izango beste taldeekin izandako golak.
2. Fasea (Kanporaketak)
Azken faseko partiduak berdinketarekin bukatzen badute, penalti jaurtiketen bidez erabakiko dira, FIFAren arauen arabera. Ez da luzapenik egongo.
7. Jokalari eta ordezko kopurua
Futbol 11
Talde batek, gehienez 20 jokalari inskriba ditzake partida bakoitzeko aktan. Aldaketa rotatiboak onartuko dira, beraz zelaitik ateratako jokalari bat berriro sar daiteke partidu berean.
Aldaketak 3 aldiz egin ahal izango dira gehienez talde bakoitzeko, hauetaz gain atsedenaldian ere bai eta beste taldeak aldaketak egiterakoan ere egin daitezke.
Talde batek ezingo du inolaz ere araudiak dioena baina aldaketa bat gehiaho egin, nahiz eta adibidez jokalari batek lesio bat eduki. Zelai erditik egin beharko dira, epaileak adieraztean eta partida gelditzean.
Futbol 8
Talde batek, aktan gehienez 16 jokalari inskriba ditzazke partida bakoitzeko . Aldaketak rotatibo mugagabeak izan daitezke, beraz zelaitik ateratako jokalari bat berriro sar daiteke partidu berean.
Aldaketak 4 aldiz egin ahal izango dira gehienez talde bakoitzeko, hauetaz gain atsedenaldian eta beste taldeak aldaketak egiterakoan ere egin daitezke.
Talde batek ezingo du inolaz ere araudiak dioena baina aldaketa bat gehiaho egin, nahiz eta adibidez jokalari batek lesio bat eduki. Zelai erditik egin beharko dira, epaileak adieraztean eta partida gelditzean.
8. Teknikari kopurua
Futbol 11
Talde bakoitzak gehienez teknikarien 4 kide inskribatu ahal izango ditu partidako aktan: lehen entrenatzailea, bigarren entrenatzailea, delegatua eta fisioterapeuta. Guztiek 18 urtetik gorakoak izan beharko dute, eta aldez aurretik egiaztatuta egon beharko dute adin-kontrolean. Aulkian egon ahal izateko, une oro eraman beharko dituzte identifikazio-eskumuturrekoa eta Coachen akreditazioa.
Futbol 8
Talde bakoitzak, gehienez, talde teknikoko 3 kide inskribatu ahal izango ditu partidako aktan: lehen entrenatzailea, bigarren entrenatzailea, delegatua eta fisioterapeuta. Guztiek 18 urtetik gorakoak izan beharko dute, eta aldez aurretik egiaztatuta egon beharko dute adin-kontrolean. Aulkian egon ahal izateko, une oro eraman beharko dituzte identifikazio-eskumuturrekoa eta Coachen akreditazioa.
Epaileak taldeko lehenengo entrenatzailea bakarrik zutik egon dadila jarraibideak ematen eskatu dezake. Gainerako teknikariek eserita egon beharko dute.
9. Aktak
Partiduen aktak Donosti Cupeko "zelai-ordezkariek" egingo dituzte. Horretarako, talde bakoitzeko teknikari batek "jokalarien zerrenda" eta dagozkien dortsalak eman beharko dizkie "zelaiko ordezkariei", partida hasi baino 30 minutu lehenago gutxienez, titularrak eta ordezkoak adierazita.
Partida amaitzean, talde bakoitzeko teknikari batek akta berrikustea gomendatzen da, "zelai-ordezkariarekin" batera partidaren emaitza eta epaileak erakutsitako txartelak egiaztatzeko.
10. Taldearen jantziak
Kamiseta guztiek zenbakiak izan beharko dituzte eta horiek partidako aktarekin bat etorri beharko dute. Zenbakiak bizkarrean jarri beharko dira.
Bi taldeen jantziak berdinak edo antzekoak izanez gero talde bisitariak (partida zerrendan bigarren azaltzen dena) kamiseta aldatu beharko du. Taldeen kamiseten koloreak web-orrian ikus daitezke. Kolore berdintsuak izaten jarraitu ezkero, antolakuntzak kolore ezberdineko petoak banatuko ditu, talde bisitariak jantziko dituelarik.
11. Zelaiak
Txapelketaren egoitza ezberdinetan belar artifizialeko eta belar naturaleko zelaiak daude. Belar artifizialeko zelaietan debekatuta dago aluminiozko takoekin jolastea; takoak gomazkoak izan behar dira.
12. Puntualtasuna
Ordutegiak zorroztasunez beteko dira. Taldeak, gutxienez, partida hasi baino 15 minutu lehenago prest egon beharko dira. Horrela ez bada, eta antolatzaileek berandutze hori argudio gabekoa dela ikusi ezkero, partida galdutzat eman liteke taldeari 3-0 emaitzarekin. Erabakia Txpelketako Komiteak hartuko du beti.
13. Zigorrak-erregimen diziplinarioa
Berdegunetik txartel gorri zuzenaren bidez kanporatzen den jokalaria bertan behera geratuko da partida bat edo gehiagorekin, eta txapelketatik kanporatu ere egin ahal izango da, Lehiaketa Batzordeak hala erabakitzen badu. Torneoan zehar hiru txartel hori pilatzen dituen jokalaria bertan behera geratuko da hurrengo partidarako. Txartel hauek txapelketa osoan zehar pilatu daitezke eta ez dira hurrengo fasean baliogabetuko. Finalera iritsiz soilik barkatuko da txartel horiak pilatzeagatik edukitako partidu baten zigorra. Txartel gorri zuzena beti zigortuko da, baita finaletan ere.
Partida bateko edo gehiagoko zigorra duen jokalariak ezin izango du ezein kategoriatan partidarik jokatu, inskribatuta dagoen kategorian zigorra bete arte. Hori guztia, nahiz eta diziplina-hutsegitea zehatzeko arrazoia izan, jokalaria inskribatuta ez dagoen beste kategoria bateko partida batean gertatzen den.
Berdinketa gertatuz gero eta laugarren sailkapen-irizpide gisa, txartelen pilaketak balio negatiboa izango du sailkatzeko orduan (Fair Play). Txartel hori bakoitzak puntu bateko balioa izango du, 2 puntu txartel hori bikoitzeko eta 3 puntu txartel gorri zuzen bakoitzeko. Puntu horien batura antolakundearen zehapen-txostenen bidez baino ez da egingo. Sailkapen hau txapelketaren webgunean kontsultatu ahal izango da.
Talde batek lehiaketan zehar jarrera bortitza erakusten badu (arbitraje-erabakien aurkako protesta okerrak, taldeetako arduradunekin eta, bereziki, antolakuntzako kideekin liskarra izatea, etab.), automatikoki kanporatu ahal izango da lehiaketatik. Kanporatze larri guztien berri emango zaio erasandako jokalariaren herrialdeko Federazio Nazionalari.
Gipuzkoako lurralde-federazioari atxikitako jokalariek jarrera bortitza izanez gero, kasu horien berri emango zaio federazioari, inplikatuen izen-abizenak emanez, eta federazio hori eta bere zehapen-organoa izango da diziplina-zehapenak ezar ditzakeena.
Taldeetako ordezkariek beren jokalariek kirol-instalazioetako (aldagelak, aulkiak, jokalekuak...) arbitroekiko, kideekiko, aurkariekiko, publikoarekiko, antolaketarekiko eta materialekiko duten jarreraren eta portaeraren erantzukizuna izango dute.
Antolakuntzak aldagelak ikuskatuko ditu partida bakoitzaren aurretik eta ondoren, taldeko ordezkari bakoitzarekin, aldagela horiek modu egokian erabiltzen direla ziurtatzeko. Era berean, aulkiak, aldagelak edo jokalekuak hondatuz gero, ordezkariak, taldeak eta narriadura edo hondatze horiek eragiten dituen pertsonak horien erantzukizuna izango dutela sinatuko du.
Partidetan jarrera pasiboa erakutsi eta Europa Ligan sailkatzeko partidak galtzen uzten duten taldeak txapelketatik kanporatuko dituzte.
Gutxieneko jokalari kopurua
Futbol 11:
Talde bat 6 jokalarirekin geratzen bada, partida gelditu egingo da, eta azken erabakia Txapelketa Batzordeak hartuko du.
Futbol 8:
Talde bat 5 jokalarirekin geratzen bada, partida gelditu egingo da, eta azken erabakia Txapelketa Batzordeak hartuko du.
14. Epaileak
Partida guztiak arbitro elkargokideek zuzenduko dituzte. Arbitroa eta "Zelaiko ordezkaria" izango dira jokalekuko agintari nagusiak. Biek izango dute partida bat gelditzeko edo bertan behera uzteko ahalmena, baldin eta talde batean edo bietan kiroltasunaren aurkako jarrerak ikusten badituzte, edo ikusleengan jokabide desegokiak ikusten badituzte eta horrek partidaren eta torneoaren garapen egokian eragin badezake. Norgehiagokaren azken emaitza eta gertakarien diziplina-ebazpena Lehiaketa Batzordearen lana izango dira.
15. Erreklamazioak
Erreklamazioak idatziz aurkeztu beharko zaizkio "landa-ordezkariari", partida amaitu eta 60 minutu igaro baino lehen. Epe hori igarota, ez da erreklamaziorik jasoko. Erreklamazio-tasa (50 euro) landa-ordezkariari ematen zaion unean ordainduko da. Erreklamazio-tasa itzuli egingo da, onartzen bada. Erreklamazio guztiak Lehiaketa Batzordeak ebatziko ditu, eta txapelketaren Kirol Zuzendaritzak jakinaraziko die inplikatutako taldeetako arduradunei erreklamazio horien ebazpena.
Erakundeak ez ditu erreklamazio gisa onartuko arbitraje-jardunaren ondoriozko protestak.
16. Txapelketa batzordea
Txapelketako Komiteak, Kirol Zuzendatitzako txapelketaren erakunde independiente bat da. Komite honek, jardunaldietako intzidentzia guztiak aztertuko ditu, beharrezko erabaki diziplinarrak hartuz. Zehapen guztiak txapelketako web orrian eta APPean argitaratuak izango dira. Zehapen larrien eta premiazkoaenak zuzenean helaraziko dira talde erantzuleei Txapelketako Kirol Zuzendaritzaren partetik.
Txapelketa Batzordeak hartutako erabaki guztiak apelaezinak dira eta partaide guztiek errespetatu beharko dituzte, salbuespenik gabe.
17. Jokoen egitaraua
"Batzorde Antolatzaileak" partiden programan aldaketak egiteko eskubidea gordetzen du, bai taldeen banaketari dagokionez, bai ordutegiei eta joko-eremuei dagokienez. Aldaketei buruzko informazioa taldeko arduradunari jakinaraziko zaio eta txapelketaren webgunean eta app-an argitaratuko dira.
18. Baloiak
Futbol 11ko partida guztiak 5 neurriko baloiekin jokatuko dira. Futbol 8ko mailetan 4 neurriko baloiekin jokatuko da.
Antolatzaileek ez dute baloirik utziko partida hasi aurretik beroketak egiteko. Ekipo bakoitzak baloiak ekarri beharko ditu beroketa-ariketak egiteko.
19. Asegurua
Donosti Cup-ek Mapfre konpainiarekin kontratatutako istripu-asegurua du. Lesio larriren bat izanez gero, parte-hartzailea anbulantzian eramango dute hitzartutako bi kliniketara (Gipuzkoako Poliklinika eta Quiron Ospitalea) edo Mapfreko edozein zentrotara.