11 futboleko finalak Reale Arenan jokatuko dira!
11 futboleko finalak Reale Arenan ospatuko dira, eta F8-koaK Zubietan
Txapelketaren 32. edizioan, hirurehun gazte baino gehiagok Errelaren etxean jokatzeko aukera izango dute. Aukera paregabea izango da 40.000 ikuslerentzako lekua duen estadio batean jokatzearen zirrara sentitzeko.
Estadioa 1993an inauguratu zen, duela 29 urte, Atotxaren lekukoa hartu ondoren. 2020ean Prix Versailles for Sports saria irabazi zuen, arkitekturaren eta diseinuaren munduko saririk ospetsuenetako bat.
Azken denboraldi honetan, Reale Arena izan da Champions Leagueko partiden jokalekua. Bertan, erreala PSG edo Milan bezalako taldeen aurka neurtu da. Orain, uztailaren 6an eta 7an Donosti Cup-eko F11-ko futbol-finalak hartuko ditu.
F8ko finalak, Zubietako instalazioetan izango dira igande goizean.