Donostiako elizbarrutiak bat egin du Donosti Cup-ekin
Elizbarrutiak meza bat antolatu du hizkuntza ezberdinetan uztailaren 6an, larunbata, Donostiako Artzain Onaren katedralean
Donostiako Elizbarrutiak meza bat antolatuko du Donosti Cup-eko parte hartzaileentzat hiru hizkuntza ezberdinetan. Meza uztailaren 6an izango da, 18:00etan, Artzain Onaren katedralean. Mezara parte-hartzaile eta senide guztiak gonbidatuta daude.
Talde gehienek uztailaren 7an, igandean, dute etxera itzultzeko bidaia, eta, horregatik, larunbat arratsaldean eskeiniko da meza
Txapelketaren kultura-aniztasuna dela eta, meza hiru hizkuntzatan izango da, gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz, eta musikaz lagunduta egongo da. Antolatzaileek, etorkizunean, zerbitzu berdina eskaini nahi dute txapelketan parte hartzen duten beste erlijio batzuetako taldeentzat.
Argazkian, Fernando Prado Donostiako gotzaina eta Iñigo Olaizola Donosti Cup-eko zuzendaria.