FK Garliavak Lituania ordezkatuko du 2024-ko Donosti Cup-ean
Lituaniako taldearekin 83 izango dira txapelketaren historian parte hartu duten herrialdeak.
FK Garliava, 2008an Kaunas barrutian sortua, bere ikuspegi komunitarioagatik eta eskualdean futbolarien prestakuntzan duen lidergoagatik ezaguna da. Lituaniako Futbol Federazioak gainbegiratutako estandarren arabera jardunez, klubak 350 umek baino gehiagok osatutako akademia du. Lituaniako taldeak 14 urtez azpiko talde batekin egingo du debuta Donosti Cup txapelketan.
Zelaitik haratago, klubak jokalarien izaera eta balio sozialak garatzen ditu. Jokalarien eta entrenatzaileen prestakuntza arduratsuan, futbolaren hedapenean eta komunitatearen batasunean oinarritutako misioarekin, FK Garliavak bikaintasuna bilatzen du etengabe.
FK Garliavaren parte-hartzea Lituaniako futbolarekin harreman berri baten hasiera da.