Donosti Cup txapelketaren 30. urteurrenaren logoa aurkezten dizuegu!
Ricardo Torrecilla sortzaileak diseinatu du logotipoa
2022an Donosti Cupek 30. urteurrena ospatuko du eta hori ospatzeko logotipo berezia diseinatu dute. Ricardo Torrecilla sortzaileak diseinatu du logoa, eta Donosti Cup markaren parte den irudian oinarritzen da, urteurrena aprobetxatuz berritu dena ere.
Jarraian, logo berria eraldatzeko eta sortzeko prozesua azaltzen duen bideo bat duzue.
Gustatuko zaizuelakoan!