Partekatu

Virtual

Donosti Cup 2020 modu birtualean jokatuko da!

Herrialde desberdinetako taldeekin txapelketa presentzial bat egitea ezinezkoa denez, Donosti Cupek formatu hau aukeratu du 29. edizioan parte hartzeko asmoa zuten talde guztiak biltzeko, modu birtualean bada ere

5 de Ekaina de 2020

Covid-19ak eragindako aparteko zirkunstantzien eta kirol-lehiaketak etetearen ondorioz, Donosti Cupek "Donosti Virtual Cup 2020" izeneko on-line txapelketa abian jartzea erabaki du. Ea Sports eta FIFAren baimenarekin, txapelketak 3 asteko iraupena izango du. Azken fasea uztailaren 5etik 11ra bitartean egingo da, hau da, 29. edizioa ospatu behar zen egunetan.

Antolatzaileek Donosti Cup 2020an izena emanda zeuden 300 talde nazional eta atzerritarrei eta aurreko edizioan parte hartu zuten bertako 300 taldeei egingo diete txapelketa honetan parte hartzeko gonbitea. Beraz, parte-hartze handia espero da, bai talde kopuruari dagokionez, bai ordezkatutako herrialdeei dagokienez. Martxoarako, 27 herrialde zeuden berretsita, haien artean Lesotho eta Tunisia estreinatzen zirelarik. Kirol-mailari dagokionez, maila handiko klubek ere eman zuten izena, Liverpool, Olympique Lyon, Benfica, Newcastle, Atl Madrid, Rayo Vallecano, Madrid CFF eta FC Barcelona, besteak beste.

Izen-ematea doakoa izango da eta txapelketa oinarrizko futboleko klubei zuzenduta dago, ez bideojokoen zaleei. Kategoria misto bakarra egongo da 12 eta 18 urte bitarteko jokalarientzat. Txapelketa FIFA 20ren "lagunarteko partidoen" moduarekin jokatuko da, eta taldeen media 85ekoa izan beharko da. Partidek 15 minutuko iraupena izango dute, 1vs1, PlayStation 4arekin. Azken fasean partiden emaitzak egunero argitaratuko dira eta sare sozialen bidez jardunaldiaren laburpena emango da.

Ekainaren 5etik 10era Donosti Cup 2020ean jada izena eman zuten klub nazional eta atzerritarrek eta Donosti Cup 2019an parte hartu zuten bertako klubek eman ahal izango dute izena. Klub horietako bakoitzak 5 jokalari inskribatu ahal izango ditu gehienez. Ekainaren 11tik 15era bitartean, gainerako klubek eman ahal izango dute izena, gehienez ere 2 jokalari inskribatuz.

Klubek ekainaren 25era arteko epea izango dute ordezkariak aukeratzeko eta horretarako barne txapelketa bat edo zozketa bat egin behar izango dute. Uztailaren 1etik 8ra eliminatoriak egingo dira, uztailaren 9an final-laurdenak jokatuko dira, hurrengo egunean finalerdiak eta larunbatean, uztailaren 11n, final handia.

Txapelketa ahalik eta erakargarriena izateko lanean ari dira antolatzaileak, eta horretarako hainbat ekimen aurreikusi dituzte. Alde batetik, txapelketako irabazleak LaLigako izarretako baten aurka online partida bat jokatu ahal dezan saiatuko dira, eta lau finalistek Espainiako Ligako ”gamer” profesionalen en aurka jokatzeko aukera ere eskaini nahi dugu.

Sare sozialen bidez, eguneroko erronkak planteatuko dira eta zozketa desberdinak egingo dira. Finalerdiak eta finala emititu egingo dira streaming bidez, eta talde irabazleak Donosti Cup 2021ean egingo den ekitaldi berezian emango zaion Kopa bat jasoko du sari gisa; izan ere, talde honentzat izen-ematea dohakoa izango da txapelketaren hurrengo edizioan.

Donosti Cup-ek ez dio oinarrizko futbolarekin duen hitzorduari huts egin nahi uztaileko lehen astean, eta, modu birtualean bada ere, kultur trukea eta kirolaren balioak sustatzen jarraituko du.


Gol solidarioak

Donosti Cup Fundazioak, urtero txapelketara baliabiderik gabeko hainbat talde gonbidatzen dituenak, ekintza solidario bat egingo du euro bat ordainduz txapelketaren azken fasean (700 partida inguru) sartzen den gol bakoitzeko. Guztira  bildutako dirua Zaporeak gobernuz kanpoko erakunde gipuzkoarrarentzat izango da; izan ere, koronabirusaren krisiaren ondorioz oso une zaila igarotzen ari diren arren, Grezian lehorreratzen diren milaka errefuxiaturi jaten ematen jarraitzen dute.
 

 

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan EMERBASK