Xabi Alonsok distira eman dio ekitaldi sinboliko bezain hunkigarriari
Zozketa bidez aukeratutako klub bakoitzeko ordezkari batek Anoetan desfilatzeko aukera izan du eta tolosarra izan da ekitaldiko ezusteko handia.
Luxuzko amaiera eman diote Donosti Cup 2021eko lehen jardunaldiari, eta golak eta irribarreak izan dira protagonista nagusiak. Hasiera-ekitaldi sinbolikoa Xabi Alonsoren bisitarekin osatu da, eta, gainera, ekitaldira bertaratu direnei eta streaming bidez jarraitu duten guztiei zuzendu zaie.
Hitzaldiaren aurretik, txapelketan parte hartzuko duten talde bakoitzeko ordezkari batek, zozketa bidez hautatuak, desfile labur bat egin dute, bakoitzak baloi bana gidatuz. Eneko Goia Donostiako alkateak ere ongietorria eman die parte hartzaile guztiei.
Bihar ere baloia jokoan egongo da berriz, eta Authentics Cup futbol txapelketa inklusiboak izango du protagonismoa.