760 taldek parte hartuko dute Donosti Cup-aren 30. urteurrenean!
Igoera oso handia izan da 2019 urtearekin alderatuta, urte horretan 641 taldek hartu baitzuten parte.
Igoera oso handia izan da 2019 urtearekin alderatuta, urte horretan 641 taldek hartu baitzuten parte.
Behin izena emateko epea amaituta, futbol taldeek pandemia atzean geratu dela baieztatu dute. Izan ere, 20 herrialdetako 760 taldek baieztatu dute Donosti Cup-aren 30. urteurrenean parte hartuko. Kopuru hori erabateko errekorra da parte-hartzean, 2019ko kopurua 100 talde baino gehiagotan gaindituz.
Donosti Cup uztailaren 3tik 9ra bitartean ospatuko da, eta, ohi bezala, talde ugari izango ditu, tokikoak, nazionalak eta atzerrikoak. Horietako batzuk Txile, Japonia edo Kongoko Errepublika bezalako puntu urrunetatik iritsiko dira. Estatu Batuek hirugarren urtez jarraian atzerriko herrialdeen rankinga gidatuko dute, guztira 80 talderekin. Ondoren, Frantzia (40 talde) eta Mexiko (12 talde) daude. Gainerako herrialdeak honako hauek dira: Frantzia, Andorra, Italia, Portugal, Suitza, Belgika, Erresuma Batua, Suedia, Txile, Bolivia, El Salvador, Honduras, Libano, Palestina, Japonia, Kongoko Errepublika. Estatu mailan, autonomia-erkidego gehienen ordezkaritza egongo da, eta Euskadi, Katalunia eta Madril izango dira talde gehien izango dituztenak.
Aurtengo klub aipagarrienetako batzuk hauek dira: Olympique Lyon, emakumezkoen Txapeldunen Ligako txapeldun berria, Benfica, BK Hagën (Suedia), Orlando City (AEB), CF Pachuca (Mexiko), Olimpia (Honduras), RSD Español edo Real Oviedo.
Parte hartu duzuen talde guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen denboraldiari amaiera emateko Donosti Cup txapelketa aukeratu duzuelako.
Ongi etorri, ongi etorri!