Frantziako 60 talde inguruk hartuko dute parte Donosti Cup 2025 txapelketan!
Frantziako partehartzeak errekorrak hausten jarraitzen du eta datozen asteetan talde gehiago batzea espero da.
Frantziako parte-hartzea erritmo geldiezinean hazten ari da, eta 59 talde konfirmatuta, Frantzia da aurtengo edizioan ordezkaritza handiena duen bigarren herrialdea, AEBen atzetik.
Taldeak herrialdeko txoko guztietatik iristen dira: Normandia, Bretainia, Loirako Herrialdeak, Akitania, Île-de-France, Akitania Berria, Okzitania... Eskualde-aniztasun honek Frantziako klubek Donosti Cup esperientzia bizitzeko duten gogo handia islatzen du.
Guztira, Frantziako 37 klubek ziurtatu dute parte hartuko dutela. Horien artean Sèvres FC eta Eglantins nabarmentzen dira, bosna talderekin parte hartuko dutenak. Orleseko Espagnol eta Ipar Euskal Herriko Eglantins, Aviron Bayonnais edo JA Biarritz bezalako klasikoak ere parte hartuko dute, guztiak 20 parte-hartze baino gehiagorekin.
Baina ez dira beteranoak bakarrik itzultzen: Frantziako hamar klub baino gehiagok debuta egingo dute aurten Donostian, hala nola AC Boulogne Billancourt, AS Menimur, CA Bègles, Coutras US, CS Pont du Château, Escale Orléans, FC Chauray, FC du Grand Saint Emilionnais, FC La Jarrie, FC Villennes Orgeval, GJ Linars Nersac Fléac, La Brède FC, Lavaur, Saint Orens FC, Section Sportive Le-ilet-Vilaine edo Ultimate Football Club 06.
Bereziki, AC Boulogne Billancourt nabarmendu nahi dugu, Donosti Authentics Cup txapelketan parte hartuko duena, aurten bere bosgarren urteurrena ospatuko duena.
Ongi etorri!