Partekatu

Veo

Txapelketak aurrerapausoa eman du teknologiaren erabileran eta hiru kamara jarriko ditu zelaietan

Donosti Cup-ek eta VEOk lankidetza hitzarmena lortu dute, eta, horri esker, torneoak hainbat partida izango ditu bere Youtube kanalean. Akordioari esker, Donosti Cup-ek hiru kamera izango ditu hainbat zelaitan (Fandería, Zarautz eta Ordizia), eta egun bakoitzaren amaieran grabatutako neurketak ikusi ahal izango dira.

   

4 de Uztaila de 2021

VEO soluzio eramangarria da, eta erabiltzeko erraza, partidak edo entrenamenduak grabatzea ahalbidetzen duena ondoren aztertzeko, kamera-operadorerik behar izan gabe.

VEO kamera, autonomoa, arina eta gaitasun handikoa, zuzenean aktibatzen da erabiltzailearen mugikorretik. Grabazioa VEO plataforman gordetzen da, ondoren funtzio ugari dituen programa batekin aztertu ahal izateko.
        
Iñigo Olaizola txapelketako zuzendariaren ustez, "bideoaren erabilera gero eta hedatuago dago futbolaren munduan, eta VEO irtenbide ona da topaketak modu autonomoan grabatzeko. Gainera, bideo analisia gero eta ohikoagoa da futbolarien belaunaldi berrien artean, eta VEO, zentzu horretan, merkatuko irtenbiderik onena da".

Horrela, VEO txapelketaren bideo analisiaren hornitzaile ofiziala izango da.

Gainera, VEOk kamera bat utziko dio parte harutuko duen taldeetako bati bere partidak grabatzeko. Talde hori izan nahi baduzu, erabili esteka 
 

 

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan EMERBASK