2021ko Donosti Cup-en izena eman duten 200 taldeen muga gainditu da!
Azken asteetan, datorren udari begira jasotako albiste itxaropentsuenen ondoren, inskripzio berri ugari jaso dira.
Abenduaren zehar 2021ko Donosti Cup-ean parte hartzeko izen-emate eskaera ugari jaso dira. Txertaketa planei eta test azkarrei buruzko azken berriak, etorkizuna baikorrago begiratzen ari direnez, horrek talde gehiago animatu ditu datorren udarako planak egitera.
Urtea amaitzeko hiru aste baino gutxiago falta direnean 200 taldeen muga gainditu dela iragartzeak pozten gaitu; zehazki, 203 taldek adierazi dute Donosti Cup-eko hurrengo edizioan parte hartu nahi dutela. 29. edizioan.
Herrialdez, Espainia da liderra 104 talderekin, Estatu batuak atzetik 45 talderekin eta ondoren Frantzia 20rekin.
Hiru kasuetan, izena eman duten klub gehienek aurretik ere parte hartu dute Donosti Cup-en, eta hori, zalantzarik gabe, harro egoteko arrazoi bat da guretzat.
Aipatzekoa da, baita ere, Espainiako hainbat klub Donostian lehorreratuko direla ordezkaritza ugarirekin. Besteak beste, Set 11, Futfem Talents Academy eta Atlétic Sant Just kataluniarrek 22, 20 eta 11 talderi eman diete izena eta Pa Team Soccer Academy Madrildarra 14 talderi eman die izena.
Gainerako herrialdeak Italia, Portugal, Grezia, Ingalaterra, Errusia, Japonia, Palestina, Txile, Mexiko eta Panama dira.
Hainbat herrialdetako interesatuak
Azken aste hauetan, halaber, hainbat nazionalitatetako taldeen informazio-eskaera ugari jaso dira. Horietako asko Europako klubenak dira, baina baita beste kontinente batzuetako klubenak ere, bereziki Afrikakoak eta Asiakoak.
Adibidez, Kongoko Errepublikako Olympique de Kinshasa eta Jordaniako Jordan Knights, aurretik Donosti Cup txapelketan parte hartu dutenak, edo Egiptoko Aimz, Arabiar Emirerrietako La Liga Academy edo Libanoko Beirut CD, 2021ean estreinatuko zirenak.
Klub guztiei, bai izena eman dutenei, bai interesa daudenei, bihotzez eskertu nahi dizuegu Donosti Cupen izan dezuten konfiantza.
2021ean ilusioa itzuliko da!