Gipuzkoako taldeentzako izen-emateak apirilaren 1ean hasiko dira
Gipuzkoako futbola protagonista izango da dagoeneko 25 nazionalitate ezberdinetako 500 talde dituen 34. edizioan
Gipuzkoako taldeentzako izen-emateak apirilaren 1era aurreratuko dira aurten. Data horretatik aurrera, eta plazak bete arte, etxeko taldeek 2025eko Donosti Cupeko 17 kategorietako batean izena eman ahal izango dute.
Aurreko edizioetan bezala, izena emateko arauetan aipatzen diren legez eratutako erakundeek parte hartu ahal izango dute txapelketan. Beraz, ezingo dute izena eman txapelketarako sortzen diren taldeek, baldin eta erakunde horietakoren batekoak ez badira.
Txapelketak mutilen 11 kategoria eta nesken 6 kategoria izango ditu. Berritasun nagusien artean hamaikako futboleko B12 kategoria berria da, datorren denboraldian hamaikako futbolean jokatzeko prestatu nahi duten taldeei zuzendua. Bi kategoria berri ere sortu dira, B11 "Friendly" eta G12 "Friendly", lagunarteko partidak soilik jokatu nahi dituzten taldeentzat. Talde bakoitzak 5 lagunarteko jokatuko ditu, eta ez da sailkapenik egongo, ezta azken faserik ere. B9, B10 eta G10 kategoriei dagokienez, eskola-kirola arautzen duen foru-araudia dela eta, Gipuzkoako taldeentzat soilik izango dira, baina eskualde ezberdinetako taldeekin lehiatu ahal izango dira.
Partaidetza askotarikoagoa eta berdintsuagoa sustatzeko, erakunde bakoitzak gehienez 10 talde inskribatu ahal izango ditu gizonezkoetan eta 16 emakumezkoetan. Gizonezkoen F11ko kategorietan erakunde bakoitzeko gehienez 2 taldek eman ahal izango dute izena, eta F8koetan gehienez 3 taldek. Emakumezkoen F11 eta F8 kategorietan, erakunde bakoitzeko gehieneko talde kopurua 4 izango da.
Txapelketa uztailaren 7an hasiko da herriko taldeen partidekin. Inaugurazio ekitaldia uztailaren 8an (asteartea) egingo da, eta finalak uztailaren 12an (larunbata) arratsaldez eta uztailaren 13an (igandea) goizez jokatuko dira.