6 herrialdetako 53 taldek parte hartuko dute 2022ko Donosti Masters Cup-ean!
2022ko Donosti Masters Cup Nazioarteko Futbol Txapelketaren zortzigarren edizioko izen-emateak itxita, errekor berria lortu dugula iragarri nahi dizuegu, 6 herrialdetako 53 talderen parte hartzea lortuz.
Kategoriaka, zifrak honela geratu dira: Emakumezkoen +30 kategorian: 5 talde, Gizonezkoen +35 kategorian: 24 talde, +45 kategorian: 10 eta +50 kategorian: 14.
Txapelketaren 1. fasea belar artifizialeko zelai hauetan jokatuko da: Berio, Matigoxotegi, César Benito, Martutene, Don Bosco eta Asti. Azken fasea Realaren Zubietako instalazioetan jolastea aurreikusita dago, azken edizioan bezala, baina behin betiko baieztapenaren zain gaude.
Ostiral honetan taldeen zozketa egingo dugu eta maiatzaren 25aren inguruan partiden egutegia argitaratuko da webgune honetan bertan.
Antolakuntzatik eskerrak ematen dizkizuegu talde guztiei zuen parte hartzeagatik.