2025-eko Donosti Cup-erako 400 taldeen muga gaindituta!
Txapelketa hasi eta sei hilabetera, 20 herrialdetako 415 taldek izena eman dute iada.
Donosti Cup-en 33. ediziorako interesak gora egin du etengabe. Ameriketako Estatu Batuak nagusitzen du izen emateen zerrenda, 106 talderekin, Frantziak (31) eta Mexikok (10) jarraituta. Dagoeneko baieztatuta dauden beste herrialdeak Alemania, Argentina, Brasil, Kanada, Txile, Etiopia, Japonia, Nigeria, Peru, Erresuma Batua, Singapur, Suedia, Tanzania eta Uruguai dira.
Estatu mailan, Espainiak 200 talde baino gehiago ditu izena emanda, Katalunia (145 talde) eta Madril (52 talde) buru direla. Balear Uharteek, Valentziako Erkidegoak eta Murtziak osatzen dute ordezkaritza handiena duten eskualdeen multzoa.
Torneoak genero aniztasun nabarmena ere islatzen du, mutilen 279 talde eta nesken 136 talderekin. Orain arte, gizonezkoetan B14 (40 talde), B11 (38) eta B16 (37) kategoriek dituzte talde gehien, eta emakumezkoetan G14 (31), G12 (28) eta G16 (27) kategoriek.
2025eko uztailaren 7tik 13ra bitartean, Donostia nazioarteko gazteen futbolaren epizentro bihurtuko da, milaka gazteri ingurune paregabe batean lehiatzeko eta elkarrekin bizitzeko aukera eskainiz.