Partekatu

Joma

Jomak hainbat produktu oparituko dizkie Donosti Virtual Cup 2020ko finalistei

Gainera, Europako klubetako hamar kamiseta ofizial zozkatuko ditu, horietako lau La Liga Santanderrekoak

1 de Uztaila de 2020

Joma Espainiako kirol ekipamenduen enpresa liderra "Donosti Virtual Cup" en babesle tekniko gisa estreinatuko da aurten. Eta ospatzeko hainbat produktu oparituko dizkie txapelketako finalistei.

Sari nagusia Senior eta Junior kategorietako txapeldunek jasoko dute, "Propulsion Lite Petróleo" modeloko gama altuko futboleko bota pare bat jasoko baitituzte.

Bestalde, finalerdietara iristen diren lau jokalarien taldeek 4 mailako bost baloi eta 5 mailako bost baloi jasoko dituzte.

Azkenik, txapelketaren astean zehar Jomak babestutako Europako hainbat klubetako kamiseta ofizialak zozkatuko dira. Elastiko horietako lau LaLiga Santanderreko klubenak izango dira: Getafe eta Villareal, une honetan Europako postuengatik borrokan ari direnak, eta Eibar SD eta Leganes salbazioaren alde borrokan ari direnak.

Donosti Cup-etik eskerrak eman nahi dizkiogu Jomari gure online txapelketaren 1. edizioan laguntzeagatik.

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan EMERBASK