Donosti Authentics Cup 2023 uztailaren 3-6 bitartean ospatuko da
Iazko edizioaren arrakastaren ondoren, Antolakuntzaren aurtengo helburua talde gehiago eta nazionalitate desberdinak gehitzea da
Uda honetan, berriro gozatu dugu Donosti Authentics Cup txapelketaz. Adimen-urritasuna duten jokalariz osatutako taldeentzako txapelketa bat da, eta esperientzia integrala eskaintzen die pertsona horiei. Horrez gain, Donosti Cup-eko parte-hartzaileak gizarteratzeko eta kirolaren bidez integratzeko garrantziaz kontzientziatzeko balio du. Txapelketa irekia da, eta DI taldeko kideek osatutako talde mistoek parte har dezakete, adina edozein dela ere.
Hirugarren edizioa uztailaren 3tik 6ra egingo da. Uztailaren 3an, astelehena, iritsiko dira taldeak, eta lehen partida hilaren 4an, asteartea, hasiko da. Egun horretan bertan, gauez, Donosti Authentics Cup-en parte hartzen duten taldeek, Donosti Cup-eko gainerako taldeekin batera, asteko unerik gogoangarriena biziko dute: inaugurazio-ekitaldia. Txapelketa uztailaren 5ean bukatuko da, parte hartzen duten talde guztiei sariak emanez. Hilaren 6an, ostegunean, talde parte-hartzaileak jatorrizko herrietara itzuliko dira.
Aurreko edizioan ohiko 4 taldek parte hartu zuten LaLiga Genuinen, Real Sociedadek, Eibar SD eta Leganés CDk, baina Frantziako (Les Pottoks) eta Erresuma Batuko (New Castle United FC) talde atzerritarrek ere parte hartu zuten. Guztira 8 talde!
Antolakuntzatik oso harro gaude Donosti Cup-ek sustatzen dituen baloreak are gehiago aberasten dituen proiektu inklusibo hau martxan jarri izanaz.