Gaur arratsaldean, 16:00etatik aurrera, bertako lehen taldeak hasiko dira akreditazioak hartzen Reale Arenako hegoaldeko aparkalekuan, Miniestadiotik gertuen dagoen aparkalekuan
Gaur lehen kluben txanda izango da eta bihar gainontzekoek hiru puntu izango dituzte: RealeArena, Ficoba eta Tolosako Usabal futbol zelaia.
Hasi da atzerako kontaketa Donosti Cup 2021erako. Izan ere, arratsaldean bertan, etxeko lehen taldeak deitu dituzte Reale Arenan, hegoaldeko aparkalekuan, akreditatzeko. Egiaztagiriak jasotzeaz gain, ekipo horiek aurretik antigenoen probak pasako dituzte, kobid proban negativo eman dutela baieztatzeko, baita adinaren kontrola ere. Lehenengo taldeak 16:00etan iritsiko dira eta azkenak 19:30etan.
Gutxiago falta da Donosti Cup 2021 hasteko!