Partekatu

Antiguoko

Ezagutu ze klubek dituzten Donosti Cup-eko titulu gehien

Gizonezkoen futbolean, 30 titulurekin Antiguoko da liderra eta emakumezkoen futbolean Sant Gabriel, 24 titulurekin.

17 de Apirila de 2020

Donosti Cup-en ezartzen ditugun sailkapenen artean, garaipen gehien lortu dituen kluben rankinga dago, non klub batek Donosti Cupeko txapeldun titulua zenbat aldiz irabazi duen jasotzen den.

Logikoa denez, edizio askotan parte hartu duten klubek titulu gehiago lortzeko aukera dute, baina hori ez da klub guztien helburua, eta ez da beti horrela izaten. Hala ere, bai gizonezkoen baita emakumezkoen kategorian ranking hau lideratzen duten bi klubek bi klubek partaidetza kopuru handienetarikoa dute. Antiguoko eta Sant Gabriel taldeen inguruan gabiltza hizketan: Euskal klubak, 30 titulu lortu ditu parte hartu dituen 25 edizioetan, eta Kataluniako klubak aldiz 24 titulu parte hartu dituen 18 edizioetan. Jokatu duten edizio bakoitzeko titulu bat baino gehiagokoa da bi kluben batez bestekoa, eta horrek oso ondo hitz egiten du bi klubek egiten duten prestakuntza lanaz. Haiek dira beraz, aipatu bezala hurrenez hurren, gizonezkoen eta emakumezkoen mailetan titulu gehien lortu dituzten klubak.
 
Gizonezkoetan, Kostkas (6 titulu) eta Atl Sant Just eta Pa Team, biak 5 titulurekin dira hurrengo klubak. Deigarria da PA Team -nen progresioa, dagoeneko 5 titulu baiditu eta soilik 3 ediziotan parte hartu izanda. Aurreko edizioan "2019 Donosti Cup-eko klub onena" izendatu zuten, 3 titulu lortuta. Kostkas-ek 18 ediziotan parte hartu izanda, batez besteko altua du. Sant Justek 10 ediziotan hartu izan du parte berriz. Azpimarratzekoa da Kataluniako taldeak bere lehen titulua lortu zuela bere lehen parte-hartzean, eta hori ez da oso ohikoa izaten. 2010ean izan zen, B18 mailan txapeldun geratuz finala penaltietan irabazi ondoren. Lau klub horien atzetik daude Espainiako Futbol Federazioaren Eskola, Independiente Madrid, Talavera UD eta Sporting de Herrera, 3 titulurekin. Espainiako Futbol Federazioaren Eskola da txapeldunorde titulu gehien dituen kluba, 5, eta Independiente Madrid, batez besteko onenetarikoa duena, 3 titulu baiditu 3 parte-hartzetan; hau da, txapelketa bat lortu du parte hartu duen edizio bakoitzean.
 
Emakumezkoetan, Altzakoak 10 tituluekin eta Añorgak eta Espanyol RSD -ek 5 txapeldun tituluekin dira hurrengo klubak, beste 4 txapeldunorde izanik jarraian. Ondoren, Ath Madrid (4 titulu) eta Osasuna eta Madrid CFF (3 titulu). Azken talde hau ere final askotara iritsi da eta Donosti Cupeko 6 txapeldunorde titulu ditu.
 
15 klub hauek zoriondu nahi ditugu, denok dakizuenez, ez baita erraza Donosti Cup-eko txapeldun izatera iristea eta are gutxiago behin baino gehiagotan.
 
Txapelketaren webgunean sailkapen osoa ikus dezakezue, baita orain arte egin diren 28 edizioetako garaileen zerrenda ere.

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan EMERBASK