Donosti Cuparen hasiera oso gertu dugula, lagunartekoen txanda da!
Txapelketa hasteko 48 ordu eskas falta direla, talde guztiek oraindik bi egun dituzte futboleko taktika eta xehetasun guztiak prestatzeko. Lagunarteko hauek oso garrantzitsuak izango dira txapelketa sentsazio onekin hasten saiatzeko.
Antzezlanetan edo musikaletan bezala, zeremonia ofizialaren aurreko entseguak oso garrantzitsuak dira. Horregatik, talde guztiek txapelketaren hasiera aurretik dituzten bi egun hauek oso entretenigarriak izango direla aurreikusten da, talde guztiek azken ukituak eman nahi izango baitituzte Donosti Cup txapelketa modu onenean hasteko. Hala eta guztiz ere, partidu horiek ez dira ofizialak, eta inork ez ditu bere arma guztiak erakutsi nahi izango, hortaz, lagunartekoen emaitzek ez dute garrantzia handirik izango.
Talde guztiek helburu bera izango dute: sentsazio onekin amaitzea. Torneoaren hasiera moral altuarekin hastea oso faktore garrantzitsua izan daiteke horrelako txapelketa batean, non egun txar bat izanda, kanpora joaten zaren. Atzerriko taldeak klimara eta aurkituko dituzten kontrako baldintzetara egokitu beharko dira, eta bertakoek, berriz, zaletuak pozteko beharra izango dute. Eszenatoki desberdinak, baina ezaugarri amankomun batekin, baloia. Azken finean, hau futbola da, kirol zoragarria, non, gehienetan, baloia hoberen tratazen duenak irabazten duen.
Txapelketari hasiera emateko bi egun eskas falta direla, lagunartekoen garrantzia askok pentsatzen dutena baino handiagoa da, izan ere, lehiaketan zehar %100 eman nahi izateko, aurretik lagunartekoetan eman behar duzu, eszenatoki paregabea baita, besteak beste, jokalari guztiek hamaikakoan postu bat irabazten saiatzeko. Horregatik, nahiz eta partida ofiziala ez izan, beti norberak duenaren onena eman behar da, Johan Cruyffek esan zuen bezala: “Futbola beti izan behar da ikuskizun bat”.