Donosti Cup 2023 aurkeztu da Champions-eko eszenatoki batean!
Parte-hartzearen errekor historikoa 865 talderekin
Espainiako oinarrizko futboleko nazioarteko txapelketarik handienak aurreikuspen guztiak gainditu ditu, 865 taldek parte hartuko baitute. Gaur goizean aurkeztu da Reale Arenako auditoriumean, Realaren Champions Leaguerako sailkapenari keinu eginez, Donosti Cup txapelketaren 31. edizioa. Ekitaldian izan dira, besteak beste,Eneko Goia, María José Tellería, Xabier Elizegi, Iker Goiria, Marisol Garmendia, Martin Ibabe, Juan Carlos Izagirre, Borja Corominas, Victor Lasa, Daniel Solana edo Iñigo Olaizola, eta txapelketaren erakunde babesle eta laguntzaileetako ordezkariak, parte hartzen duten klubetako zuzendariak gehi Xabi Prieto Donosti Cup-eko enbaxadorea ere.
Hasi da Donosti Cuperako atzerako kontua!