Donosti Cup-ek Monterreyko Red Blacks eta Tijuanako Playas Elementary zoriontzen ditu, Apple Cup 2020 lehiaketako irabazleak
Hirugarren urtez, Apple Cup Nazioarteko Futbol Txapelketako irabazleek Donosti Cup txapelketan parte hartuko dute.
2017an inauguratu zen Apple Cup, martxoan Mexikon ospatzen den oinarrizko futboleko nazioarteko txapelketa, 2010 eta 2008 urteetan jaiotako haurrei zuzenduta dagoena. Bere zuzendariak, Diego Mejiak, Donosti Cup txapelketaren edizio askotan parte hartu izan du, lehenik El Salvadorreko Chelona Akademiarekin jokalari bezala, eta ondoren Cuauhtemoc Realeko entrenatzaile bezala. Gure torneoarekiko lotura horregatik, Diego Mejiak Donosti Cup txapelketan parte hartzea proposatu zuen irabazleentzat sari gisa. Horrela, Hondurasko Olimpia Fc edo Independente Chihuahua, All Stars CDMX eta Mexikoko Institutu Patria bezalako taldeek parte hartu dute Donosti Cup-en.
Joan den asteburuan ospatu zen Durangoko Gomez Palacio hirian Apple Cup jaialdiaren 3. edizioa, eta hainbat nazionalitatetako 50 talde baino gehiagok parte hartu zuten. Monterrey Nuevo Leongo Red Blacks taldea (2010) eta Playas Elementary Tijuanako (Kalifornia Beherea) taldea (2008) izan dira irabazleak. Bi talde horientzat, zuzendariak esaten zigun bezala, "Istorio berri bat hasteko dago".
Apple Cup jaialdiaren antolatzaileek Mari Vitela Udal Presidentearen eta Durangoko Gomez Palacio Udalerriaren erabateko babesa nabarmendu nahi dute.
Donosti Cupetik Red Blacks eta Playas Elementary taldeak zoriondu nahi ditugu egindako txapelketa bikainagatik eta uztailean Donosti Cup-en itxaroten diegu.