Donosti Authentics Cup estreinatuko da, adimen desgaitasuna duten jokalariek osaturiko taldeentzako kategoria berri bat
Azken urteak sentsibilizazio jardunaldiak egiten pasa ondoren, Donosti Cup-ek adimen desgaitasuna duten jokalariek osaturiko taldeentzako kategoria berri bat sortzea erabaki du. Txapelketa hau uztailak 6tik 8ra ospatuko da eta aurrerapen pausu bat izango da inklusio sozialaren alde.
2020a urte berezia izango da Donosti Cup-entzat. Izan ere, aurten jarriko da martxan Donosti Authentic´s Cup, txapelketaren parte izango den kategoria berri bat, non bertan adimen desgaitasuna duten jokalariek osaturiko taldeek parte hartuko duten. Ekimen berri honen helburua, adimen desgaitasuna duten pertsonei, hainbat talderekin baita nazionalitate desberdinetako pertsonekin batera esperientzia paregabe bat bizitzeko aukera luzatzea da. Baita, Donosti Cup-eko parte hartzaile guztiak kirolaren bitartezko inklusio sozial eta integrazioak duen garrantziaren inguruan kontzientziatzea ere.
Txapelketa honetan parte hartzeko adimen desgaitasuna duten pertsonek osaturiko talde mistoak osatu beharko dira, adina alde batera utziz. Talde bat osatzeko, gutxienez, 12 pertsona beharko dira eta gehienez 25. Partiduak, Futbol 7 modalitatean jokatuko dira eta 30 minutuko luzapena izango dute, denbora hau 10 minutuko hiru zatitan banatuz.
Lehen edizio honetan, 12 talderen parte hartzea espero da. Momentuz, Real Sociedad eta Eibar taldeek baieztatu dute beraien parte-hartzea, bi taldeak La Liga Genuine-en parte hartzaileak dira. Gainera, La Liga Genuine-ko Ath. Bilbao, Osasuna, Alaves eta Levante bezalako beste hainbat talderen partaidetza espero da baita ere. Nazioarte mailan, badaude dagoeneko Frantzia, Estatu Batuak, Ingalaterra eta Australiatik interesa erakutsi duten taldeak.
Talde parte-hartzaileak uztailak 5 igandean iritsiko dira Donostiara eta astelehenean jokatuko dituzte lehen partiduak. Egun berean, gauez, Donosti Authentic´s Cup-eko talde parte-hartzaileak, Donosti Cup-eko gainontzeko talde guztiekin batera aste osoko momentu bereziena biziko dute: Irekiera Ekitaldia. Txapelketa uztailak 8an amaituko da talde parte-hartzaile guztien sari banaketarekin.
Erakundetik ilusio handiz hasten dugu proiektu berri hau eta talde parte-hartzaile guztiek esperientzia berezi honetaz disfrutatzea espero dugu, bai zelaian baita zelaietatik kanpo.
Zalantzarik gabe 2020 oso urte berezia izango da Donosti Cup-entzat.