Liverpool-ek lehen aldiz parte hartuko du Donosti Cup-en bere G14 taldearekin!
Emakumezkoen kirola goruntz doa Donosti Cup-en, eta ez bakarrik talde kopuruari dagokionez. Oraingo honetan, munduko talde garrantzitsuenetako baten parte-hartzea iragartzen dugu. Izan ere, Liverpool FC, Premier Ligako liderra, G14 taldearekin estreinatuko da Donosti Cup-en.
Nazioarteko titulu gehien dituen klub ingelesa da Liverpool FC, hauen artean; FIFA-ko Kluben Munduko Kopa 1, Europako 6 Kopa, UEFAko 3 Kopa eta 4 Superkopa daude. Nazio mailan 18 Liga irabazi ditu, Ingalaterrako 7 Kopa, Ligako 8 Kopa – txapelketa hau gehienetan irabazi duen taldea izanik -, 15 Community Shields eta Ligako Superkopa 1. Guztira 63 titulu ofizial dituen klub ingeles sarituena da.
Bere emakumezkoen lehenengo taldeak Premier Ligan jolasteaz gain, klubak futbol ingeleseko kategoria hoberenetan jolasten duten hainbat emakumezkoen talde ditu.
Horregatik, ohore bat da historian lehen aldiz Liverpool-eko talde bati ongi etorria ematea eta era berean, maila altua izango duen G14 kategorian jokoaz disfrutatzea espero dugu. Izan ere, kategoria berean, Albion, Sant Gabriel, Futfem Talents, México United, Fontsanta Fatjó, Los Angeles Bulls, Wisconsin International, Barça Academy, San Diego FC, SOCA eta Burlingame bezalako taldeek parte hartuko dute.
Erakundetik gure eskerrik beroenak Liverpool-eri Donosti Cup aukeratu izanagatik eta ongi etorri beroena bidaltzen dizuegu.