
Hiru egun besterik ez dira falta 2022ko Donosti Cup txapelketa hasteko!
Bihar hasiko dira etxeko taldeen adin-kontrolak eta akreditazioen entrega
Aurten akreditazio banaketa eta adin kontrola 3 puntu ezberdinetan egingo da: larunbatean Reale Arena Estadioan (Reale Arena Estadioaren Hegoaldeko aparkalekua) eta Usabal udal futbol zelaian (Tolosa), eta igandean Ficoban (Irun).
Gogoratu adin-kontrola pasatzeko parte-hartzaile bakoitzaren NANa edo pasaportea aurkeztu behar dela.
Adina identifikatzeko eskumuturrekoarekin batera, dagokion akreditazioa eta txapelketaren 30. urteurrena ospatzeko domina emango zaizkie jokalariei.