
Txapelketaren bigarren jardunaldia Authentics Cup-aren garaikur banaketarekin osatu da
Futbol txapelketa inklusibo honen lehen edizioa parte-hartzaile guztiei esker ona emanez amaitu da
Donosti Cup-aren bigarren egunean, partidez gain, parte-hartzaile guztiek esperientzia berriak eta, batez ere, munduko leku ezberdinetako lagun berriak pilatzen jarraitzen dute. Eguna amaitzeko, Donosti Cup-eko futbol txapelketa inklusiboaren, Authentics Cup txapelketaren lehen edizioko sariak banatu dituzte.
Lehen edizio honetan, UD Levante, SD Eibar eta Real Sociedad (2 talderekin) kluben fundazioak izan dira parte-hartzaileak. Jokalariek kirola egiteko aukera izan dute berriz ere, urtebete lehiaketarik gabe eman ostean.
Bi eguneko partiden ostean, parte-hartzaile guztiek oroigarri domina jaso dute, eta Iñigo Olaizola txapelketako zuzendariak plaka bana eman die talde parte-hartzaileei.