Emozioz beteriko jardunaldia Donosti Cup-eko kanporaketetan
Gaurtik aurrera partida bakoitza irabazten dutenek bakarrik jarraituko dute bizirik txapelketan.
Akatsak dagoeneko ez dira onargarriak. Neurketa aurrera ateratzen ez duena etxera doa. Donosti Cup txapelketako kanporaketak heldu dira, bai Champions League-n (maila bakoitzeko lehen bi sailkatuek jokatzen dute), bai Europe League-n (multzo bakoitzeko hirugarren eta laugarren sailkatuek jokatzen dutena).
Gipuzkoa osoan zehar, txapelketaren burbuila-egoitzetako zelaietan jokatuko diren partiden intentsitatea handitzen doa, inork ez baitio agur esan nahi Donosti Cup txapelketari.
Eta bihar finalen etorrerarekin, are emozio gehiago. Arratsaldeko lehen ordutik aurrera, Donosti Cup 2021eko lehen finalak jokatuko dira Zubietan, Anoetan, Orion eta Pasaian.