Donosti Cup, nazioartekoa zentzu guztietan
15 nazionalitateko arbitroek parte hartuko dute 2022ko Donosti Cup txapelketan
Edizio honetan, 15 nazionalitate desberdinetako 23 epailek parte hartuko dute partidak zuzenduko dituzten elkargokideen taldean, euren ezagutza emanez eta hogeita hamargarren ediziora iritsiko den txapelketari kolorea eta kultura aniztasuna emanez.
Epailerik gabe ezingo litzateke futbolean jokatu; izan ere, jokoaren zati garrantzitsua dira, baita Donosti Cup txapelketarena ere. Horregatik, hasieratik Gipuzkoako Batzordearen laguntza izan dugu topaketak zuzentzeko, eta, duela hamar urte baino gehiagotik, munduko hainbat lekutako elkargokideekin ere lan egiten dugu.
Hungaria, Polonia, Alemania, Eslovenia eta Suedia dira ekarpen handiena egiten duten herrialdeak, Finlandiako, Luxenburgoko edo Estoniako arbitroen etorrera ahaztu gabe. Horiei hiru epaile espainiar gehitzen zaizkie. Guztiek txapelketaz eta hiriaz gozatzeko aukera dute, beren bokazioaren bidez.
Gainera, euren jarduera jarraitzeko, txapelketara etorriko diren FIFAko begiraleak izango dituzte lagun. Elkargokide guztiei eskerrak ematen dizkizuegu Donosti Cup aukeratzeagatik, bai laguntzeko, bai eta zuen pasioaz gozatzeko.
Ongi etorrii!