Estatuko lehen taldeak eta atzerritarrak iristen hasi dira!
Talde goiztiarrena Linnars frantziarra izan da, Moreda belgikarrarekin batera
Bertako taldeen akreditazioaren ondoren, gaur estatuko eta atzerriko taldeen txanda da. Egunean zehar 250 talde inguru igaroko dira Reale Arenako informazio gunetik (15. atea). Informazio gunean zuzendaritzako kideen ongietorria jaso ondoren, akreditatzera eta adinaren kontrola egitera joango dira taldeak. 19:00etan irekiko dira antolatzaileek lehen afarirako prestatu dituzten bi jangelak. Informazio gunea eta akreditazio gunea 21:00ak arte egongo dira zabalik, eta afarietarako jangela 22:00ak arte.