Ezagutu Donosti Cup 2024eko merchandisinga!
Joma enpresak Donosti Cup eta Mongo Group-ekin batera Donostian inspiratutako produktuak diseinatu ditu
Donosti Cup-ek merchandising produktuen sorta berezi bat aurkeztuko du aurten. Joma-k Mongo Group-ekin elkarlanean diseinatutako produktuak Donostian inspiratutak daude eta punta-puntako teknologiaz hornitutak daude. Artikulu guztiak Anoetako Fan Zone-an kokatuta egongo den txapelketaren denda ofizialean egongo dira salgai uztailaren 29tik aurrera.
URA baloi ofizialak 12 paneleko kanpoko geruza bat du. Uraren aurkako josturak, gehiegizko pisurik gehitu gabe, erresistentzia eskaintzen dio baloiari kolpe leun eta zehatza ahalbidetuz. Bota ofizialek abangoardiako teknologia eta kalitate handiko materialak konbinatzen dituzte erosotasuna, iraunkortasuna eta doikuntza onena eskaintzeko. Kamiseta bildumak Donostiaren esentzia estilo modernoarekin eta errendimendu handiko ehunarekin konbinatzen ditu. Kamiseta ofiziala euskal itsaso eta zeruan inspiratuta dago. XIRIMIRI kamisetak, berriz, hemengo euri fin tipikoaren omenez horrela deituak, bi diseinu sublimatu ditu. Interlock poliesterrez egindako kamiseta hauek elastikotasuna, urradurarekiko erresistentzia handia eta mugitzeko askatasuna eskaintzen dute. Gainera, XIRIMIRI bildumak kaleko arropak eta kamisetak edo kirol-jertseak ditu.