12 herrialdeetako 280 epaile izango ditu aurten Donosti Cup-ek
Atzerriko 40 epaile eta bertako 240k epaituko dituzte txapelketako 2.230 partidak
Txapelketak duen nazioartekotasun nortasuna arlo guztietara zabaltzen da, eta arbitrajea horren eredu da. Ingalaterratik, Galesetik, Esloveniatik, Txekiatik, Alemaniatik, Frantziatik, Libanotik, Herbehereetatik, Belgikatik, Espainiatik eta Japoniatik datozen 40 epaileak tokian-tokiko ia 250 epaileekin elkartuko dira. Horrela, txapelketak bere alderdi profesionalena eta nazioartekoena erakusten du.
Lehen aldiz, epaile japoniar batek Donosti Cup-eko partidak zuzenduko ditu Referee Abroad, nazioarteko ekitaldietan epaileen parte hartzea errazten duen elkartearen, eta Japoniako Futbol Elkartearen arteko hitzarmenari esker. Hala ere, Donosti Cup 2024k aurreko edizioetan zein nazioarteko beste txapelketa ospetsu batzuetan parte hartutako epaileak ditu atzerriko arbitroak Referee Abroad akademiakoak baitira.
Nazioarteko epaile hauen parte-hartzeak txapelketaren garrantzi internazionala nabarmentzen du. Era berean, txapelketa aberasteko konpromezuaren erakusgarri da bere maila profesionala gora eginez. Beraz, epaile guztiei eskerrak ematen dizkizuegu Donosti Cup aukeratzeagatik futbolarekiko zuen grinaz laguntzeko eta gozatzeko.
Ongi etorri!