Partekatu

O.Lyon

Donosti Cup-ek, indarrean dagoen araudia betez, partidetara zaleak sartzeko baimena emango du, betiere segurtasun-neurriak betetzen badira.

Maskara erabiltzea, segurtasun-tartea mantentzea eta % 60ko edukiera ez gainditzea ezinbesteko baldintzak izango dira partidak jendaurrean egin ahal izateko.
 

22 de Ekaina de 2021

Donosti Cup 2021eko partidetara ikusleek sartzerik izango dute azkenean. Izan ere, joan den asteburuan Eusko Jaurlaritzak baimena eman du zaleak kirol-ekitaldietan egon daitezen, betiere segurtasun-neurri jakin batzuk betetzen badira.

Lehenik eta behin, kirol-instalazioetara sartu nahi duten pertsona guztiek maskara jantzita eramatea eskatuko da. Partidak aire librean jokatuko diren arren, eta ekainaren 26tik erabilera derrigorrezkoa izango ez den arren, Donosti Cup-ek prebentzio eta segurtasun neurri gisa exijitzea erabaki du.

Bigarrenik, eta instalazioak tribuna bat duen guztietan, ikusleak eserita egon beharko dira, ilara berean eserleku libre bat utziz elkarrekin bizi ez direnen artean. Bizikideak edo burbuila taldeak balira, ez litzateke beharrezkoa tarte hori uztea. Instalazioak tribunarik ez badu, publikoa instalazioan zehar sakabanatu beharko da, beti gertuen dagoen pertsonarekin segurtasuneko 1,5 m gordez.

Azkenik, baimendutako gehienezko edukiera % 60koa denez, lehentasuna emango zaie une horretan partida jokatzen ari diren jokalarien zuzeneko senideei. Klubeko gainerako kideek eta zaleek, oro har, sartzeko aukera izango dute, betiere ezarritako edukiera gainditzen ez den bitartean.

Donosti CUPetik dei egin nahi diegu klub guztiei, batez ere arduradunei, eta senide eta zale guztiei, arestian aipatutako neurriak uneoro betetzera eta instalazioko Covid arduradunaren jarraibideak betetzera. Arduradun horrek epaileari partida gelditzeko eskatu ahal izango dio, baldin eta edukiera gainditu bada edo ezarritako gainerako neurriak betetzen ari ez badira.

Parte hartzaileei futbolaz gozatzeko aukera eskaini diezaiegun, gertukoen babesa sentituz, baina beti euren segurtasuna eta lasaitasuna bermatuz.

Mila esker!

 

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan EMERBASK