Donosti Cup-ek belar artifizialeko 6 zelai berri izango ditu 2021ean
Martuteneko zelaia da horietako da, Donostian, eta gainerakoak inguruko herrietan: Errenterian, Irunen, Hondarribian, Orion eta Zarautzen.
Txapelketei ahalik eta instalazio onenak izatea gustatzen zaigu eta honen inguruan berri on bat jaso dugu azken hilabete hauetan. Donostia inguruan Donosti Cup-en erabili ohi diren 6 zelai berritu direla; Martutene (Donostia), Hondarribia, Irun-Bentak, Orio, Zarautz eta Fanderia-Errenteria.
Zelai hauetako gehienen berritzea amaitu dute eta erabiltzen ari dira dagoeneko, Irun-Bentak eta Orio aldiz amaitzear daude oraindik.
2019 ko Donosti Cup-ean 5 zelai berri estreinatu ziren (Ordizia, Azpeitia, Beasain, Lazkao eta Alegria), eta 2021ko Donosti Cup-ean beste 6 zelai berri estreinatuko dira.
Taldeen maila teknikoa gero eta hobea da, eta, zalantzarik gabe, partidak belar artifizialeko zelaietan jokatu ahal izateak ahalik eta futbol onenaz gozatzeko aukera emango digu.