Odegaard, Donosti Cup-en anfitrioi izan zena, Bernabeu-ra itzuliko da
Martin Odegaard, Norvegiako jokalari gaztea, denboraldi honetan Real Madrilek lagata, Real Sociedad taldean jokatzen ari da. Hurrengo larunbatean 21:00etan, Real Madrilen aurka Bernabeun jokatu ahal izateko, orkatilan egin berri duen lesioaz errekuperatzeko erlojupean ari da lanean.
Azken udan, Donosti Cup-eko anfitrioi izan zen Odegaard, norvegiako emakumezkoen taldea bat txapelketan jasoz. Lorenskog taldea izan zen jaso zuena eta hitzordua Real Sociedad-eko instalazioetan izan zen. Hitzordua ustekabekoa izan zen nolabait, entrenatzaileek Real Sociedad-en entrenamendu bat ikustera joango zirela esan baizieten jokalariei, baina ez zuten imajinatu ere entrenamendua bukatutakoan Odegaard bera hurbilduko zela zuzenean beraiek agurtzera. Norvegiako jokalaria oso adeitsu agertu zen Donosti Cup-eko jokalariekin, txapelketan zeramaten ibilbideaz galdetuz. Jokalari guztiak banaka agurtu ondoren, ohiko argazki saioa hasi zen, jokalari guztien alaitasuna argiratuz.
Donosti Cup-etik, bihotzez eskertu nahi diogu Odegaard-eri txapelketako partaideekin izan zuen ekintza hau, eta ere berean, Real Sociedad-en koloreak Bernabeun defendatu ahal izateko errekuperazio azkar bat opa diogu.