Ondo hasi da Donosti Cup 2025 txapelketa, 150 taldek baino gehiagok eman baitute izena astebetean!
Hainbat nazionalitatetako taldeak prestatzen ari dira uztailaren 7tik 13ra bitartean Donostian jokatuko den 33. ediziorako.
Donosti Cup 2025 indartsu hasi da. Duela astebete izena emateko epea zabaldu zenetik, 150 taldek baino gehiagok egin dute jada izen-ematea, eta horrek agerian uzten du aurtengo edizioak piztu duen interesa.
Espainia, Andorra, Frantzia, Italia, Portugal, Alemania, Eskozia, Suedia, Norvegia, Polonia, Palestina, Japonia, Australia, Estatu Batuak, Argentina, Mexiko, Txile edo Kolonbia bezalako herrialdeetako taldeak izan dira, beste behin ere, ekitaldiaren nazioarteko izaera berretsi dutenak.
Edizio honetan, gizonezkoen 8 kategoria eta emakumezkoen 6 kategoria egongo dira. Berritasun nagusiak "B12-F11" kategoria sortzea izango da, mantentzen den "B12-F8" kategoriaren alternatiba gisa sortu dena, eta G12 eta B11 "Frendly" kategoriak txapelketan modu ez hain lehiakorrean parte hartu nahi duten taldeentzat.
Dagoeneko Donosti Cup 2025 txapelketan parte hartuko dutela baieztatu duten talde guztiei, eskerrik asko zuen konfiantzagatik.