Donosti Cup txapelketan parte hartu duten eta emakumezkoen futbolaren maila gorenera iritsi diren jokalariak ezagutu
Emakumezkoen futbolean ere luxuzko hamaikakoa egin liteke Quiñones, Irene Paredes, Amanda, Jeny Hermoso, Nahikari Garcia, Lucia Marte, Erika Vazquez, Nerea Eizagirre eta beste hainbat jokalarirekin.
3. edizioan Donosti Cup txapelketan emakumezkoen Open kategoria estreinatu zenetik, asko izan dira txapelketaren edizio ezberdinetan parte hartu duten emakumezkoen lehen mailako klubak.
Horregatik, ezin ditugu Olympique Lyon, PSG, Ath Madril, Fc Bartzelona, Manchester City, Benfica, Azerbayango selekzioa, Madril CFF, Espanyol, Rayo Vallecano, Sant Gabriel, Oiartzun, Albacete, Santa Teresa, Osasuna, Alaves edo Eibar bezalako klubak aipatu gabe utzi.
Klub horietako gehienek txapelketa irabazi dute hainbatetan eta hainbat mailetan. Eta bere lerroetatik jokalari asko igaro dira, denborarekin nazionaleko edo nazioarteko emakumezkoen futbol maila gorenetan debuta egitera iritsi direnak, baita Espainiako selekzioan ere.
Azken hauetatik hasita, Donosti Cup txapelketan parte hartu duten eta Espainiako selekzioan jokatu duten jokalariak hauek izan dira: Mariasun Quiñones atezaina, Mariño CDarekin zenbait ediziotan txapelketan parte hartu zuen, Irene Paredes, Urolarekin jokatu zuena, Jeny Hermoso, Amanda eta Bea Beltrán, Ath Madrid taldearekin aritu zirenak, Lucia Rodriguez, Madril CFFrekin parte hartu zuena, Erika Vazquez, Donosti Cup txapelketaren Añorgarekin hainbat ediziotan jolastu duena.
Donosti Cup-etik pasa diren jokalari ugari futbol nazionalaren edo nazioartekoaren maila gorenera iritsi dira. Ziur batzuek bidean uzten ditugula, eta, hala bada, barkamena eskatzen dugu horregatik. Baina hauek dira Europako liga nagusienetan debuta egin duten eta gure jakinarazian dauden jokalariak.
Realean jokatu duten, edo jokatzen ari diren, Aintzane Enzinas, Maialen Zelaia, Ainara Manterola, Chini Pizarro, Leire Baños, Ane Etxazarreta, Sara Olaizola, Barbara Latorre, Cecilia edo Carla Bautista.
Ath Madrilen kokatu edo jokatzen duten, Noelia Gil, Rocío Ruiz eta Nagore Calderon. Madril CFF-ko Paola Ulloak eta Lorena Navarro.
Espayonl taldeko, Cristina Baudet, Leti Sevilla, Elena, Julve, Kenny Thompson eta Ainhoa Marin. Fc Bartzelonako, Candela Andujar. Rayo Vallecano-ko, Pilar Garcia. Granadilla-ko, Eva Llamas. Sant Gabrielen lehenengo mailan 5 denboraldi jokatu zituen Adoracion Apolo, Cristina Gonzalez, Carol Miranda edo Marta Vilagrasa. Logroño-ko, Raquel Garcia.
Amsterdamgo Ajaxen, Eli Sarasola atezaina. Bordeleko Girondinsen, Sophie Istillard. Eta Tottenhamen, Lucia Marte.
Ziur asko Donosti Cup-en jokatu duten eta emakumezkoen futbolaren gorenera iritsi diren jokalari gehiago egongo direla. Hala bada, eskertuko dizuegu informazio hori luzatzen badiguzue, gure webgunea eguneratzeko. Gure txapelketatik igaro diren jokalari batzuk, ahalegin handiarekin noski, 1. mailako klubetara iristea lortzeak ilusio handia egiten digu.
Jarraian, jokalari horiek Donosti Cup txapelketan parte hartu zuten klubekin duten harremana ikus dezakezue.
Top jokalariak