15 herrialde desberdinetako taldeek egiaztatu dute dagoeneko beraien parte-hartzea Donosti Cup 2020an
Bi hilabete inguruan, 15 herrialde desberdinetako taldeek egiaztatu dute beraien parte hartzea Donosti Cup 2020an. Garai honetan ohikoa den bezala, parte-hartzea egiaztatu duten talde gehienak kontinente amerikarrekoak dira, non dagoeneko 6 herrialde desberdinetako taldeek izen eman duten: Estatu Batuak, Kanada, Mexiko, Panama, Brasil eta Txile.
Asia da aurrerapen handiz antolatzen den beste kontinenteetako bat eta dagoeneko bertako 3 herrialdeetako taldeek egiaztatu dute beraien parte-hartzea: Txina, Japonia eta Palestina.
Nahiz eta dagoeneko Espainia, Frantzia, Italia eta Portugaleko talde batzuk izen eman duten, Europako taldeak orokorrean beranduago apuntatzen dira txapelketara.
Afrikari dagokionez, momentuz, Tunez-eko 2 taldek izen eman dute eta Ozeaniari dagokionez, Australiako talde batek.
Gainera, azken hilabetean izen emateak nabarmen hazi dira eta laster gaindituko da 200 talderen barrera.
Beste urte batez irekitzen dute Estatu Batuek talde gehien ekartzen dituzten herrialdeen zerrenda. Aurten momentuz, Estatu Batuetako 70 taldek konfirmatu dute beraien parte-hartzea, aurreko urteko edizioan lorturiko marka gainditzetik oso gertu. Frantzia da talde parte-hartzaile gehien ekartzen dituen bigarren herrialde atzerritarra. Dagoeneko bertako 25 taldek izena eman dute. Sailkapen berean hirugarren herrialdea Japonia da, 5 talde parte-hartzaile konfirmaturekin.
Ongi etorri bero bat eskaintzen dizuegu Donosti Cup 2020-ean izena eman duzuen talde guztiei eta interesatuak zaudeten beste taldeei esperientzia hau bizitzera animatzen zaituztegu.