
Donosti Cup-eko Staffean izen emateko epea itxita
500 hautagai berri baino gehiagok parte hartu nahi dute txapelketaren antolakuntzan
Apirilaren 15ean, asteartea, amaitu zen Donosti Cup 2025 txapelketan staff gisa izena emateko epea, eta, aurten ere, emaitza oso ona izan da: 250 beteranok eta 500 hautagai berrik baino gehiagok erakutsi dute txapelketa posible egiten duen giza taldean parte hartzeko interesa.
Urtero, 500 lagun inguruk parte hartzen dute uztailaren 7tik 13ra ospatuko den txapelketaren antolakuntzan. Eta urtero bezala, Donosti Cup-ek eboluzionatzen jarraitzen du. 2024an anfitrioiaren figura estreinatu bazen, 2025ean beste urrats bat emango dugu online gidarekin. Gida laguntzailearen figura txapelketako maiteenetako bat da, urteetan zehar taldeen eta antolakuntzaren arteko lotura paregabeak sortuz. Online gidak ez du postu hau ordezten: laguntza telematikoa eskainiko die nahiago duten taldeei, bulegotik arreta eskainiz zalantzak argitzeko eta taldeen egonaldi osoan zehar laguntzeko.
Guztira, 250 pertsonak errepikatuko dute aurten giden, delegatuen edo Fan Zone-eko monitore postuetan, eta horrek 100 bat plaza huts uzten ditu, 500 hautagaien artean banatuko direnak. Lanpostu hauek bereziki gazteei zuzenduta daude, gehienak ikasleak, esperientzia desberdina, nazioartekoa eta oso aberasgarria bilatzen dutenak.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiegu izena eman duzuen guztioi. Hunkitu egiten gaitu hainbeste interes eta gogo ikusteak udaro Donosti Cup posible egiten duen familia handi honetan parte hartzeko.
Zorte on prozesuan eta uztailean ikusiko zaituztegu!