Mendebaldeko Saharako selekzio batek parte hartuko du 2023ko Donosti Cup-ean
Saharako Kirol Federazioak egingo du Mendebaldeko Sahara ordezkatuko duten jokalarien hautaketa 2023 Donosti Cup-ean parte hartzeko
Donosti Cup Fundazioak, futbola gizartea eraldatzeko tresna gisa erabiltzen duten proiektuei laguntzeko estrategiaren barruan, Mendebaldeko Saharako selekzio bat gonbidatu du txapelketaren hurrengo edizioan parte hartzera.
Horrelako ekimenei esker, txapelketan parte hartu ahal izan dute dagoeneko 50 taldek baino gehiagok, eskualde txiroetatik edo oso ahuletatik, gatazkan dauden eremuetatik, askatasunik gabeko herrialdeetatik edo hondamendi naturalek astindutako hirietatik etorriak. Urte hauetan, eta herrialde horietako batzuk aipatzearren, Sierra Leona, Zambia, Mozambike, Etiopia, Uganda, India, Nepal, Palestina, Irak, Ukraina, Errumania, Kroazia, El Salvador, Peru, Honduras, Kolonbia edo Bolivia nabarmendu ditzakegu.
Oraingo honetan, ekimena Saharako Kirol Federaziotik (SDF) abiatu da. Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, 2020an sortua, eta Lurralde Okupatuen eta Diasporaren Ministerioarekin eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Gazteria eta Kirol Ministerioarekin elkarlanean dihardu. Bere helburu nagusia gizartearen eta hezkuntzaren aintzatespena bultzatzea da, diasporan saharar kolektiboak kirolean parte hartuz.
Horrela, 13 urteko jokalari saharar talde bat Donostiara joango da uda honetan, Donosti Cup-en nortasunaren nazioarteko txapelketa batean parte hartzeak suposatzen duen esperientziaz gozatzeko.
Ez da Saharako talde batek Donosti Cup txapelketan parte hartzen duen lehen aldia; izan ere, 2011 eta 2014 artean, "Oporrak Bakean" programan parte hartu zuten gazte sahararrak gonbidatu zituen Donosti Cup Fundazioak txapelketan parte hartzera, Saharako herriak bizi duen egoera zaila agerian utziz.
Antolakuntzatik ongietorri beroa egiten diegu eta Donostian egonaldi zoriontsua opa diegu!