
Australia Donosti Cup txapelketan izango da berriro
Coerver Australiako futbol eskola Donosti Cupera itzuliko da sei urte geroago, hiru talderekin.
Donosti Cupeko talde australiarren presentziak bilakaera nabarmena izan du urteekin. Edizio bakoitzeko talde bakar batekin hasi zena hazi egin da, parte-hartze sendoagoa eta ugariagoa izan arte. Parte hartu zuen lehen klub australiarra Maccabi izan zen 2007an, eta hiru urte geroago, Coerver txapelketara batu zen, hainbat talderekin bost ediziotan jarraian parte hartuz, 2010 eta 2014 artean. 2019an itzuli ondoren, talde australiarra 2025ean itzuliko da zazpigarren aldiz txapelketan parte hartzera.
Inflexio-puntua 2016an iritsi zen, Donosti Cup-ek Australiako lau klub hartu zituenean: JDFA, Brisbane FA, Gungahlin United FC eta EJ Football. Guztira zazpi talde australiar izan ziren, torneoaren historian irauten duen errekorra. Aurten, Coerverrek hiru talderekin parte hartuko du: gizonezkoen bi talde (B14 eta B15) eta emakumezkoen bat (G16), Australiako futbolak Donosti Cupen izan duen etengabeko hazkundea islatuz. Coerver Coaching 5 eta 16 urte bitarteko maila guztietako jokalariei zuzendutako futbol-prestakuntzako programa globala da. 1984an sortu zuten Alfred Galustianek eta Charlie Cooke Chelseako jokalari ohiak, eta Wiel Coerverren irakaspenetan oinarritzen da programa.
Coerver-eko taldeak euren joko estiloagatik eta jarrera irekiagatik aintzatesten dira, beti ere torneoan arrasto oso positiboa utziz. Donosti Cupetik, eskerrak eman nahi dizkiegu klub australiarrei hainbeste kilometro egin eta aukeratu gaituztelako gurekin bat egiteko. Ongi etorri eta eskerrik asko!


