Web-orrialde moderno eta interaktiboagoa estreinatzen dugu txapelketarako 5 hilabete falta direlarik!
Txapelketari hasiera emateko bost hilabete falta direlarik, gure web-orrialdea berdiseinatu dugu, interaktiboagoa eginez eta edukiei dagokienez berritasun ugari eskaintzeko helburuarekin.
Ongi etorria eskaintzen dizuegu itxura guztiz berritzailea duen “Home” berri batekin, non azken orduko informazioa eskuragarri izango duzuen. Bertan, albiste berriak, argitaraturiko azken bideoak, ekitaldi nagusiak, banner desberdin, lotura nabarmengarrienak etab. aurkituko dituzue.
“Txapelketa” atalean, berritasun nabarmengarriena “Zelaiak” orrialdea da, non mapa baten bitartez, hurrengo edizioko partidu guztiak jokatuko diren zelai guztiak ikus ditzazkezuen.
Diseinu aldetik gehien aldatu den atala “Ekintzak” da. Hemendik aurrera, ekintza bakoitzak berezko fitxa bat izango du aurreko urteetako informazio, argazki eta bideoekin. Bestalde, eguneko programa ekintza nagusien loturekin era oso grafikoan azalduko da bertan.
Prezio, ostatu erreserba eta garraioari buruzko informazio guztia orain “Izen-ematea” atalean aurkituko duzue. Bertan, diseinu berritzaile batekin izen-emate formularioa, prezioen inguruko informazio guztia eta ostatuen eskaintza guztien inguruko informazio jasotzen duen fitxa bat aurkituko duzue.
Kuriosoenentzat, “Historia” atalak txapelketako fundaziotik laburpen historiko bat eta jasotako onarpen garrantzitsuenez gain, fideltasun rankinga, txapeldunen rankinga, lehenengo ediziotik gaur egun arte partehartu duten herrialde guztien zerrenda, maila goreneko jokalari eta klubak jasotzen ditu.
“Sariak” atalean era ikusgarrian garaileen zerrenda historikoa, MVP-ak, hamaikako onena, eta aurreko edizioan klub eta afizio hoberenei emandako sariak daude eskuragarri.
Baina orokorrean gehien aldatu dena, eskuinaldean nabarmendua agertzen den “My Team Info” atala izan da. Bertan, izena eman duzuen taldeek zuen erreserbako informazio guztia, aurrekontua eta egindako ordainketak eskuragarri izango dituzue. Bertan, jokalari eta kidego teknikoari alta eman beharko zaio zuen ekipamenduen koloreak aldez aurretik diseinatuz.
Web-orrialde berria gustatuko zaizuelakoan eta informazioa eskuragarriago izango duzuelakoan ematen dizuegu ongi etorria bertara.
Horrela izan ezean, ez ahaztu zuen iradokizunak gure sare sozialen bitartez bidaltzea!!!