Partekatu

x

Donosti Cup-ek "Donosti Cup Munduan" bekak jarri ditu abian

Ekimen honen helburua aldaketa soziala futbolaren bidez sustatzea da, baliabiderik ez duten taldeei Donosti Cup txapelketan parte hartzeko aukera eskainiz.

27 de Iraila de 2024

Orain arte, eta duela 30 urte baino gehiagotik, Donosti Cup-ek baliabiderik gabeko 50 talde baino gehiagori lagundu die udaro Donostian antolatzen den Oinarrizko Futboleko Nazioarteko Txapelketan parte hartzen. Laguntza horri esker, Sierra Leona, Zambia, Etiopia, Mozambike, India, Nepal, Palestina, Ukraina, El Salvador eta Boliviako taldeek esperientzia ahaztezin batez gozatu ahal izan dute, hainbat nazionalitate eta kulturatako gazteekin batera. Lan horri UNICEF Sari Nazionala edo Iberdrola SuperA Saria eman dizkiote, besteak beste.

Laguntza hori proiektu berrietara zabaltzeko, "Donosti Cup Munduan" bekak sortu dira, futbola eraldaketa sozialerako eta gazteen bizi-kalitatea hobetzeko tresna gisa erabiltzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat.

Urtero bi proiektu aukeratuko dira, bata gizonezkoena eta bestea emakumezkoena, eta bi taldeek Donosti Cup txapelketan parte hartuko dute gastu guztiak ordainduta. Kiroleko eta kulturako ordezkariek osatutako epaimahai batek ebaluatuko ditu hautagaitzak eta hautatuko ditu irabazleak. Bekak 60.000 euro ingurukoak izango dira urtean.

Hautagaitzak urriaren 1etik azaroaren 1era aurkeztu ahal izango dira. Interesatuek txapelketaren webgunean eskuragarri dauden oinarriak deskargatu eta izena emateko formulario bat bete beharko dute, proiektuaren azalpen-memoria bat erantsita.

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan EMERBASK