Partekatu

67

Donosti Cup 2024 zuzenean ikusi ahal izango da!

Gozatu etxetik txapelketako 800 partida baino gehiagoz partidak emateko plataformaren bidez.

19 de Ekaina de 2024

Donosti Cup inoiz ez bezala digitalizatzen ari da Veo enpresarekin partidak grabatzeko eta emateko egindako hitzarmenari esker, eta SolidSport streaming plataforma gisa harpidetzaren bidez. Afizionatuek zuzenean ikusi ahal izango dituzte partidak OTT plataformaren bidez, txapelketa atzerritik bizi den modua goitik behera aldatuz. 

Aurtengo txapelketa orain arteko handiena izango da, 28 herrialdetako 910 taldek hartuko dute parte eta 2.000 partida baino gehiago jokatuko dira. Veo-k eskeiniko dituen kamera adimendunei esker, 25 zelaietatik grabatuko dira partidak, aurrekaririk gabeko estaldura eskainiz.

Ikuste-eskaintzak bi ordainketa-aukera izango ditu: partida bakarrak 5 euro balioko ditu, eta All Access abonuak, berriz, 15 euro. Eredu malgu honek bermatzen du ikusleek ikuskizunaz gozatzeko modurik onena aukeratu ahal izatea. Partidak zuzenean edo nahierara ikusi ahal izango dira. solidsport.com/donosticupplay emankizun-plataforman kontsultatu ditzakezue talde-faseko partidak. Azken fasean eskeiniko diren partidak aurrerago ezagutuko dira.

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO