Reale Segurosek Donosti Cup txapelketaren babesle ofiziala izaten jarraituko du!
Harro egoteko modukoa da Espainiako aseguru-merkatuan liderra den aseguru-etxearen babesarekin jarraitzea.
Antolakuntzatik eskerrak eman nahi dizkiogu Reale Segurosi, Donosti Cup 2019, Oinarrizko Nazioarteko Futbol Txapelketari bere babesa berritzeagatik. Harro egoteko modukoa da Espainiako aseguru-merkatuan liderra den aseguru-etxearen babesarekin jarraitzea.
Reale Segurosek urte asko daramatza futbol profesionalaren aldeko apustua eginez eta 2019tik aurrera oinarrizko futbolaren aldeko apustua egiten du ere Donosti Cup-en bidez.
Lortutako babes akordioari esker, Reale Seguros txapelketako babesle ofizial berria izango da. Bere izena izango duten G14 eta B13 kategorien babesle espezifikoa izateaz gain, Donosti Cup 2021en antolakuntzaren aseguru-etxe ofiziala izango da.
Argazkian, José Iñigo Aramburu, Reale Seguroseko Donostiako sukurtsaleko zuzendaria, eta Iñigo Olaizola Donosti Cup-eko zuzendaria ikus ditzakegu.
Txapelketaren antolakuntzatik eskerrak eman nahi dizkizuegu hain berezia izango den edizio honetan parte hartzeagatik.
Mila esker!